Politika -

Presoak

Iruñeko eta Arrasateko presoen eskubideen aldeko ekitaldiak debekatzeari uko egin dio Auzitegi Nazionalak

Calama epaileak adierazi du presoak hurbiltzeko nahia adieraztea, espetxera eraman dituzten ekintzak justifikatu edo goratu gabe, "Zigor-arloko prozeduraren esparruan adierazpen askerako eskubideak babestutako jokabidea" dela.

Sare eta Etxeraten mobilizazio bat Donostian, joan den astean. Sarek utzitako argazkia.
Sare eta Etxeraten mobilizazio bat Donostian, joan den astean. Sarek utzitako argazkia.
Sare eta Etxeraten mobilizazio bat Donostian, joan den astean. Sarek utzitako argazkia.

O.P. | Eitb Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Calama epaileak adierazi du presoak hurbiltzeko nahia adieraztea, askatasunaz gabetuta dauden ekintzak justifikatu edo goratu gabe, "Zigor-arloko prozeduraren esparruan adierazpen askerako eskubideak babestutako jokabidea" dela.

Jose Luis Calama Auzitegi Nazionaleko epaileak ez ditu debekatu Etxeratek eta Sarek Urtezahar gauerako Iruñean eta Arrasaten deitu dituzten presoen eskubideen aldeko ekitaldiak, eta aitortuta ere, "gizarteko hainbat sektore kezkatzen dituzten edo talka egiten duten iritziak emateko" deialdiak direla, azpimarratu du, ekitaldiak egin aurretik edo deliturik egin den egiaztatu aurretik ez dutela lekurik Zigor-arloan

"Une honetan dauzkagun elementuek agerian uzten dute presoak Euskal Autonomia Erkidegoko espetxeetara hurbiltzeko nahiaren adierazpena dela, eta hori, bere horretan, espetxera eraman duten ekintzak justifikatu edo goraipatu gabe, zigor-arloko prozeduraren esparruan adierazpen askerako eskubideak babestutako jokabidea da".

Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Plataformak (APAVT) eta Dignidad y Justicia elkarteak Auzitegi Nazionalera bidalitako idazkiei erantzunez, honakoa ondorioztatu du: "Ez dago inolako frogarik esateko, Zuzenbidean ezinbesteko den gisan, Konstituzioak aitortutako herritarren oinarrizko eskubideak murriztu ahal izateko, deliturik egin dela edo gertatuko dela".

Zentzu horretan adierazi duenez, "Gobernu eskudunak erabaki beharko du salatutako deialdia bat datorren ala ez ezarritako arauekin". 

Gainera, gogorarazi duenez, "Parlamentuak bakarrik du delituak eta horien ondorio juridikoak definitzeko zilegitasuna", eta azpimarratu du epaileek ezin dutela terrorismoa goratzearen delituaren "interpretazio estentsiboa edo analogikoa" egin.

Hala ere, Estatuko segurtasun-indar eta -kidegoei eskatu die ekintza horien kontrola eta jarraipena egin dezatela, horietan zehar delituak izan daitezkeen beste ekintza batzuk gertatzen badira, "egileak identifikatu eta, hala badagokio, atxilotu ditzaten". Gogorarazi du horretarako ez dutela epailearen agindurik behar, "Legezko betebeharra" dutelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Politika PP Presoak ETA Eguneko albisteak Albisteak