Politika -

KONTROL SAIOA

Espainiako Gobernua argindarraren dekretuan aldaketak egiteko prest dagoela erantzun dio Sanchezek EAJri

Gobernuaren kontrol saioan, EAJk Diputatuen Kongresuan duen bozeramaileak negu gogorra iragarri du eta elektrizitatearen prezioaren inguruan neurriak hartzeko eskatu dio Pedro Sanchez gobernuburuari.

Argindar dorrea. Artxiboko argazkia: EFE
Argindar dorrea
Argindarraren prezioa geldiarazteko dekretua 'ukitzea' eskatu dio Aitor Estebanek Pedro Sanchezi

0:55

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elektrizitatearen prezioari buruzko eztabaida Diputatuen Kongresura heldu da gaur. Gobernuaren kontrol saioan, argindarraren faktura merkatzeko "hemen eta orain" neurriak hartzeko eskatu dio Aitor Esteban EAJk Kongresuan duen bozeramaileak Pedro Sanchez gobernuburuari, besteak beste, konpainia elektrikoek ez ditzaten beren galerak bezero industrialen gain jarri. Pedro Sanchezek Aitor Estebani erantzun dio bere Gobernua prest dagoela bihar Kongresuan eztabaidatuko den dekretua "argitzeko eta zehazteko".

Argindarraren garestitzea enpresen lehiakortasunean izaten ari den eragina gutxitzeko zer egingo duen ere galdetu dio. EAJko ordezkariaren esanetan, kostuen garestitzeak eragin zuzena izango du konpainien salmentetan eta horrek Barne Produktu Gordina jaistea ez ezik enplegua galtzea ekar dezake.

Negu zaila iragarri du eta industriaren gelditzearen arriskuaz ere ohartarazi du. Estebanen hitzetan, ekonomiaren etorkizuna ez ezik, Espainiako Gobernuaren dago jokoan.

Aitor Estebanen iritziz, konpainia elektrikoen mozkinak murrizteko irtenbidea "sinplea" da. Gaineratu duenez, argindarraren garestitzeari ez ezik lehengaien eskasiari eta prezioen igoera orokorrari aurre egin behar diete enpresek.

Pedro Sanchez, bere aldetik, prest agertu da Espainiako Gobernuak argindarraren faktura merkatzeko onartu duen dekretua aldatzeko. Dena dela, Sanchezek dio justiziakoa dela enpresa elektrikoei irabaziak mugatzea diru hori kontsumitzaileengana itzul dadin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika albisteak EAJ-PNV Gipuzkoa Espainiako Gobernua argazkiak Alderdi politikoak berriak Pedro Sánchez argazkiak Ekonomia albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Energia berriztagarriak Industria