Politika -

Villarejo kasua

Fiskalak Iberdrola Renovables, CaixaBank eta Repsol inputatzea eskatu du Villarejorekin duten inplikazioagatik

Auzitegi Nazionaleko magistratuak inputazio hori aurrera eraman ala ez erabaki beharko du, baita Sanchez Galanen deklarazioari data berria jarriko dion ala ez ere.

Jose Manual Villarejo. Argazkia: EFE.
Jose Manual Villarejo. Argazkia: EFE.
Jose Manual Villarejo. Argazkia: EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak Iberdrola Renovables, CaixaBank eta Repsol enpresak Jose Manuel Villarejo komisario ohiari lotutako Cenyt enpresari egindako enkarguak ikertzea eskatu dio Manuel Garcia Castellon Auzitegi Nazionaleko epaileari.

Repsol eta Caixabanki dagokienez, Luis del Rivero Sacyr enpresako presidente ohia ikertzeko ustez Cenyti eskatutako espioitza aipatu du. Arrazoia Petrolio Mexikarrekin (Pemex) zuen harremana izan zen, petrolio enpresaren kontrola bereganatzeko.

Isidro Fain Caixabankeko presidente ohia eta Antonio Brufau Repsoleko presidentea inputatu zituzten apirilaren erdialdean. Magistratuaren ustez, "Seguruenik" garai hartan biek izan zituzten elkarrizketen batean "informazio hori partekatzea adostu zuten, interesak bat zetozelako".

Epailearen aurrean egindako deklarazioan, Fainek eta Brufauk onartu egin zuten Sacyrrek eta Pemexek Repsolen inguruan zuten mugimendua ikertzea erabaki zutela, "arriskutsua" zela eta. Hala ere, Villarejo komisario ohia kontratatu zutela jakiteari uko egin zioten, eta horrek sobornatzearen ustezko delitua babestuko luke.

Iberdrola Renovables ikertzeko eskatu du Fiskaltzak

Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak Iberdrola Renovables ikertzea ere eskatu du, Cenyti egindako eskariei buruz egindako banandutako piezan. Ignacio Sanchez-Galan buru duen matrizea lehenago inputatu zuten, besteak beste Florentino Perez ACSko presidentea zelatatzeko komisario ohiaren zerbitzuak kontratatu ote zituen ikertzeko.

Sanchez Galanen deklarazioa asteazken honetarako aurreikusita zegoen, baina epaileak bertan behera utzi zuen, konpainiaren egoera prozesala konpontzeko zain.

Iberdrola ez da inputatu gisa agertzen auzian, baina ez dago akusazio gisa ere, eta, beraz, ez dute ebazpen judizialen berri eta defentsa-gabezia egoeran daude, multinazionalak epaileari egindako azken idazkian deitoratu duenez.

Epailearen ustez, konpainiak Cenyti eskatutako lanak ezkutatzeko "borondatea" izan zuen, fakturak beste konpainia batek egin zituelako.

Guztira, 2004tik 2012ra bitartean, komisario ohiari lotutako enpresak egindako hamabost faktura jaso eta ordaindu zirela adierazi zuen autoan, guztira 1 047 324 euro.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Albisteak Alderdi Popularra Iberdrola albisteak Repsol bideoak Albisteak Gaur Eguneko albisteak