Politika -

EPAIKETA

Auzitegi Nazionalak Jordi Pujol eta haren seme-alabak epaituko ditu, ustelkeriagatik

Pedraz epaileak hainbat delitu leporatzen dizkie, tartean, legez kanpoko elkartea osatzea, kapitalak zuritzea eta faltsifikazio delitu jarraitua. Marta Ferrusola ez dute epaituko, osasunagatik.

Jordi Pujol Generalitateko presidente ohia. Artxiboko argazkia: EFE
Jordi Pujol Generalitateko presidente ohia
Jordi Pujol Generalitateko presidente ohia. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jordi Pujol Kataluniako Generalitateko presidente izan zenak eta haren zazpi seme-alabak Auzitegi Nazionaleko akusatuen aulkian eseriko dira azkenean, ustelkeriagatik. Zehazki, Santiago Pedraz epaileak hainbat delitu leporatzen dizkie, tartean, legez kanpoko elkartea osatzea, kapitalak zuritzea, faltsifikazio delitu jarraitua eta Ogasunaren aurkako zazpi delitu egitea. Bestalde, epaileak Marta Ferrusola Jordi Pujolen emaztea auzitik kanpo utzi du, bere osasun egoeragatik.

Fiskaltzak bederatzi urteko kartzela zigorra eskatu du Jordi Pujol aitarentzat, 29 urte Jordi Pujol Ferrusolarentzat, 17 urte Girones Pujol Ferrusolarentzat eta 14 urte Josep Pujol Ferrusolarentzat. Gainerako seme-alabentzat zortzi urteko kartzela zigorrak eskatu ditu legez kanpoko elkartea osatzea eta kapitalak zuritzea egotzita. Gainera, Ministerio Publikoak 7,5 milioi euro galdegin dizkio Pujol-Ferrusola familiako seme zaharrenari balizko erantzukizun zibilagatik.

Dena dela, auzipetuek aske jarraitzea baimendu du Santiago Pedraz epaileak. Haren hitzetan, ez da beharrezkoa ahozko epaiketan akusatuen presentzia ziurtatzea.

Bestalde, uztailaren 16ra arteko epea eman die akusatuei beren defentsa idatziak aurkezteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Kataluniako albisteak Politika Epaiketak argazkiak Ustelkeria politikoa azken albisteak Jordi Pujol Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak