Politika -

Espetxeak

Bi preso Euskal Herriratu eta beste bi hurbilduko dituzte

Pedro Cano Castello Ietik Logroñora eramango dute, eta Orkatz Gallastegi espetxe beretik Salamancara. Raul Fuentes El Duesotik Martutenera ekarriko dute, eta Gaizka Astorkizaga Madrildik Basaurira.

Euskal presoen aldeko mobilizazioa. Artxiboko argazkia: EFE
Euskal presoen aldeko mobilizazioa.
Euskal presoen aldeko mobilizazioa. Artxiboko argazkia: EFE

EiTB Media | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espetxe Idazkaritza Nagusiak ETAko beste lau preso lekualdatzeko agindua eman du: Pedro Cano, Orkatz Gallastegi Sodupe, Raul Fuentes eta Gaizka Astorkizaga, azken hau behin-behineko espetxealdian 2020ko azaroaren 18tik.

Cano Castello I espetxetik Logroñora eramango dute. 2002ko martxoan Juan Priede Orioko (Gipuzkoa) zinegotzi sozialistaren hilketan parte-hartzea egotzita zigortu zuten.

Orkatz Gallastegi Castello I kartzelatik Topasera (Salamanca) lekualdatuko dute. 26 urteko espetxe-zigorra betetzen ari da, 2001eko azaroan Jose Maria Lidon Bizkaiko Lurralde Auzitegiko magistratuaren hilketan laguntzea leporatuta.

Bestalde, Raul Fuentes El Duesoko (Kantabria) espetxetik Martutenera (Donostia) ekarriko dute. 1991ean, Barakaldon (Bizkaia), Espainiako polizia baten autoan lehergailu bat jartzen saiatzeagatik zigortu zuten.

Era berean, Gaizka Astorkizaga Madril V kartzelatik Basaurira ekarriko dute.

Hirugarren gradua Olga Comesentzat

Gainera, Olga Comes presoari hirugarren gradua eman diote. Armak gordetzea eta legez kanpoko atxiloketa terrorista egiteko konspirazioa egotzita zigortu zuten.

Ostiralero bezala, Terrorismoaren Biktimen Elkarteak (AVT) presoen lekualdaketak salatu ditu. ETAko 50 preso dagoeneko "euskal kartzeletan lo egiten" ari direla kritikatu du elkarteak. Zazpi presok, aldiz, urrun jarraitzen dute: sei Andaluzian eta bakarra Murtzian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Presoak ETA Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Bakea Euskadin Espetxeak Terrorismoaren Biktimak