Politika -
Madrilgo hauteskundeak
Pablo Iglesiasek politika utziko duela iragarri du
Ezkerreko blokeak Madrilgo hauteskundeetan izandako emaitzak ezagutu ostean, Podemoseko buruak politikagintzan dituen ardura guztiak uztea erabaki duela jakinarazi du.
EITB MEDIA
Ezkerreko blokeak Madrilgo hauteskundeetan porrot egin ostean, Pablo Iglesiasek politikan dituen ardura guztiak utziko dituela iragarri du.
Eskuinak indarrak batu dituen bitartean, bera ezkerra batzeko "oztopo" bilakatu dela deitoratu du. "Baliagarria ez banaiz, hobe albo batera egitea", azpimarratu du.
Unidas Podemosek aurreko legealdian baino emaitza hobeak eskuratu ditu, 7 eserleku izatetik 10 izatera igaro baita. Mas Madrid alderdiak izan duen emaitza "bikaina" izan dela aitortu du, baina eskuina geldiarazteko nahikoa ez dela gaineratu du.
Hala, ezkerreko proiektu politikoa eraberritzeko buruzagitza eta pertsona berriei tokia uzteko erabakia hartu duela adierazi du.