Politika -

ELKARRIZKETA

Chivite: "Alarma egoera luzatzea eskatzen badugu, eskaera entzungo du Sanchezek"

Maria Chivite Nafarroako presidenteak ziurtzat jo du alarma egoera maiatzaren 9tik harago luzatuko dela baldin eta erkidego gehienek eskatzen badute.

Maria Chivite Nafarroako presidentea, Nafarroako Parlamentuan. Artxiboko argazkia: EFE
Maria Chivite Nafarroako presidentea, artxiboko irudi batean
Maria Chivite Nafarroako presidentea, Nafarroako Parlamentuan. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchezek alarma egoera ez luzatzeko asmoa berretsi berritan, Maria Chivite Nafarroako presidenteak uste du autonomia erkidegoek badutela nahikoa tresna pandemiari aurre egiteko. Dena dela, onartu du alarma egoerak babes juridikoa ematen diela.

Bart Radio Euskadiko "Ganbara" saioan egin dioten elkarrizketan, alarma egoera maiatzaren 9tik harago luzatuko dela ziurtzat eman du Chivitek, betiere, autonomia erkidego gehienek eskatzen badute. Aitzitik, Sanchezen errezeloak ulertzen ditu.

Bestalde, eskumenen gaia ere hizpide izan du. Haren esanetan, datorren astean bilera egingo du Espainiako Gobernuarekin transferentzien gaia aztertzeko. Espetxeetako osasun eskumenaren inguruan ez omen dute datarik itxita oraingoz, baina berehalako kontua izango omen da. Chiviteren ustez, trafiko transferentziaren eskualdatzea konplexuagoa da, eta Ministerioak helarazitako proposamen teknikoa aztertzen ari da orain bere gobernua. Bizitzeko gutxieneko diru-sarrerari dagokionez, ostera, laster gauzatzea espero du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSOE PSN Espainiako Gobernua albisteak Pedro Sánchez bideoak Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua albisteak María Chivite Bigarren alarma-egoeraren amaiera