Politika -

Presoak

Espetxeen transferentziak presoak Euskal Herriratzea erraztea espero du Sarek

Joseba Azkarraga bozeramaileak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio ETAko presoen eta besteen artean alderik ez egiteko, "ez onerako ezta txarrerako ere".

Joseba Azkarraga, Sareren batzarrean. EITB Mediaren bideo bateko irudia
Joseba Azkarraga, Sareren batzarrean.
Joseba Azkarraga, Sareren batzarrean. EITB Mediaren bideo bateko irudia

EITB Media | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Presoen eskubideen aldeko Sare Herritarrak V. batzarra egin du Donostian. Bertan Joseba Azkarraga bozeramaileak esan duenez, Espetxeak Euskal Autonomia Erkidegora eskualdatzea "lehenbailehen" egitea espero dute, eta horrek oraindik kartzela urrunetan dauden presoak Euskal Herriko espetxeetara hurbiltzea "erraztea".

Sarerentzat "egokia" da Jaime Tapia epailea izendatzea euskal espetxeetako eredua definitzeko, eta Eusko Jaurlaritzari eskatu dio ETAko presoen eta besteen artean alderik ez egiteko, "ez onerako ezta txarrerako ere".

Azkarragak esan duenez, "mobilizazioak" eta "maila politikoan eta sindikalean lortutako akordioak" presoen egoeran "aurrerapen bat" izan direla. "Maiatza edo ekainerako Andaluziako eta Levanteko kartzela urrunetan" euskal presorik ez izateko itxaropena du Sarek.

Zentzu horretan, 2020ko otsailean presoen % 80 Andaluziako, Levanteko eta Galiziako espetxeetan zeuden, eta orain % 19 dira.

Azkarragak esan duenez, Sareren 2021erako helburua da presoak Euskal Herriko kartzeletan egotea. Momentu honetan, % 14 besterik ez dago.

Graduei dagokienez, Sarek azaldu du hamaika daudela hirugarren graduan. Kopuru hori "barregarria" da, preso orokorren % 85ek gradu progresioa lortzen baitu. Gainera, "ez dute zigor osoa betetzen, baizik eta hiru laurdenak".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Presoak ETA Eguneko albisteak Albisteak