Politika -

Justizia Auzitegi Nagusia

Helegitea aurkeztu dio hauteskunde deialdiari Madrilgo Parlamentuko Mahaiak

Hortaz, eten egin dute Parlamentuaren jarduera, eta akordioak bertan behera geratu dira, justiziak erabaki bat eman arte. Aurreikusitakoaren arabera, 24 orduko epean emango dute ebazpena.

Isabel Diaz Ayuso Madrilgo presidentea. Argazkia: EFE
Isabel Diaz Ayuso Madrilgo presidentea
Isabel Diaz Ayuso Madrilgo presidentea. Argazkia: EFE

EiTB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrilgo Parlamentuko Diputazio Iraunkorraren Mahaiak ostegun honetan adostu du Isabel Diaz Ayusok iragarritako hauteskunde deialdiari errekurtsoa jartzea, erkidego horretako Justizia Auzitegi Nagusian, PSOEk eta Mas Madridek aurkeztutako zentsura mozioak onartu ostean.

Madrilgo Erkidegoko Aldizkari Ofizialean deialdia argitaratu eta batera, Mahaiak desegintzat eman du Parlamentua, baina desegite horrekin lotutako kautelazko neurriak eskatu ditu. Aurreikusitakoaren arabera, 24 orduko epean emango du ebazpena justiziak.

Bitartean, eten egin dute Parlamentuaren jarduera, eta akordioak bertan behera geratu dira, justiziak erabaki bat eman arte.

Premiazko bilera egin du Parlamentuko Diputazio Iraunkorraren Mahaiak gaur, 11:00etan, Ayusoren iragarpenaren ondotik argitaratutako desegite dekretua aztertzeko. Halaber, Ayusoren aurkako bi zentsura mozioak tramitera onartzeak ekar litzakeen ondorioak izan dituzte aztergai.

Erkidegoko Ganberaren araudiaren arabera, Parlamentuaren desegitea argitaratzean, bukatutzat ematen dute parlamentarien jarduna. Hori horrela, Diputazio Iraunkorraren Mahaia deitu dute, gisa horretako kasuetan horri baitagokio Parlamentuaren botereaz arduratzea.

Atzokoan, Madrilgo Parlamentuko alderdiak ez ziren ados jarri Ganberaren desegiteari buruz hitz egin zutenean.PPk eta Voxek uste zuten Parlamentua deseginda zegoela; PSOEk, Ciudadanosek, Mas Madridek eta Unidas Podemosek aldiz, kontrakoa. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSOE PP Espainia Ciudadanos Eguneko albisteak Albisteak Podemos Madril Hauteskundeak Vox