Politika -

ALDAKETAK GOBERNUAN

Darias eta Iceta Osasun eta Lurralde Politika ministro berriek karguen zina egin dute

Orain arte Osasun ministro izan denak dimisioa eman du Kataluniako hauteskundeetan PSCko hautagai izateko, eta horrek aldaketak eragin ditu PSOEk eta Unidas Podemosek osatzen duten gobernu koalizioan.

Miquel Iceta eta Carolina Darias kargu hartze ekitaldian. Argazkia: EFE
Miquel Iceta eta Carolina Darias kargu hartze ekitaldian
Dariasek eta Icetak kargu berriak hartu dituzte

1:24

O. A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carolina Darias Osasun ministroak eta Miquel Iceta Lurralde Politika eta Funtzio Publikoko ministroak karguaren zina egin dute gaur goizean. Orain arte Osasun ministro izan den Salvador Illak dimisioa eman du Kataluniako hauteskundeetan PSCko hautagai izateko, eta horrek aldaketak eragin ditu PSOEk eta Unidas Podemosek osatzen duten gobernu koalizioan. Hain zuzen ere, gobernua osatu zutenetik egin duten lehen aldaketa izan da.

Kargu hartze ekitaldia Zarzuela jauregian egin da, Felipe VI.a erregearen aurrean. Koronabirusa tarteko, kazetariek ez dute aukerarik izan kargu hartzea bertatik bertara jarraitzeko.

Halaber, zeremonian parte hartu dute Pedro Sanchez presidenteak eta Juan Carlos Campo Justizia ministroak.

Miquel Iceta izan da kargua hartzen lehena eta ondoren Carolina Dariasen txanda izan da. Espainiako Konstituzioaren ale bat zegoen mahai gainean, 100. artikuluaren orrialdean irekita.

Zin egin ondoren, familia argazkia atera dute.

Aipaturiko aldaketak argitaratu dituzte Espainiako Aldizkari Ofizialean, bai ministro berrien izendapenak eta baita Illaren kargu uztea ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika PSOE Espainiako Gobernua albisteak Pablo Iglesias Pedro Sánchez bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Podemos bideoak