Politika -

Kataluniako prozesuaren epaia

Espetxeek hirugarren gradua proposatu dute berriro Kataluniako prozesuko presoentzat

Horrek aukera emango lieke egunero atera eta lo egitera bakarrik itzultzeko. Hala ere, proposamena ez da eraginkorra izango Generalitateak berretsi arte, gehienez ere bi hilabeteko epean.

Buruzagi independentistak Kataluniako prozesuaren epaiketan. Artxiboko argazkia: EFE.
Buruzagi independentistak Kataluniako prozesuaren epaiketan.
Buruzagi independentistak Kataluniako prozesuaren epaiketan. Artxiboko argazkia: EFE.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lledoners, Wad Ras eta Puig de les Basses Kataluniako espetxeek hirugarren gradua proposatu dute berriro espetxean dauden bederatzi buruzagi independentistentzat, Auzitegi Gorenak aukera hori atzera bota eta hilabetera. Onartuz gero, espetxetik atera eta lo egitera bakarrik itzuli beharko lukete egunero.

Amand Caldero Zigor Neurri, Gizarteratze eta Biktimen Arretarako idazkariak iragarri duenez, espetxe horietako tratamendu batzordeek ostegun honetan onartu dute aipatu proposamena. Hala ere, ez da eraginkorra izango Generalitateak berretsi arte, gehienez ere bi hilabeteko epean.

Hirugarren gradua onartuz gero, Oriol Junqueras presidenteorde ohia, Jordi Turull, Josep Rull, Quim Forn, Dolors Bassa eta Raul Romeva kontseilari ohiak, Carme Forcadell Parlamentuko presidente ohia, Jordi Sanchez ANCko presidente ohia eta Jordi Cuixart Omnium Culturaleko presidentea lo egitera joango dira kartzelara aste barruan, eta egunez kartzelatik irten eta asteburuan etxean egon ahalko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken albisteak Politika albisteak Kataluniako erreferenduma Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Espetxeak