Politika -

Kartzela-politika

Espetxe Zuzendaritzak ETAko beste 11 preso gerturatzeko agindua eman du

Horien artean daude Igor Portu, T-4ko atentatuaren egileetako bat, eta Juan Carlos Iglesias Chouzas.

Euskal presoak EUskal Herriratzearen aldeko ekitaldia, Iruñean. Argazkia: Efe
Euskal presoak EUskal Herriratzearen aldeko ekitaldia, Iruñean. Argazkia: Efe
Euskal presoak EUskal Herriratzearen aldeko ekitaldia, Iruñean. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Barne Ministerioaren esku dagoen Espetxe Zuzendaritzak ETAko beste 11 preso Euskal Herrira gerturatzeko agindua eman du, eta tartean dago Igor Portu (Kordobatik Zaragozako Darocara eramango dute), T-4ko atentatuaren egilea.

Espetxe Zuzendaritzak ohar batean jakinarazi duenez, Portuz gain, Juan Carlos Iglesias Chouzas (Alacante IItik Dueñasera, Palentzian), Ainhoa Garcia Montero (Salamancako Topasetik Asturiasera), Iñigo Guridi Lasa (Jaendik Leongo Mansilla de las Mulasera), Fermin Vila Mitxelena (Alacantetik Zaragozara), Manex Castro Zabaleta (Cadizetik Zaragozara), Juan Carlos Beasance (Huelvatik Palentziara), Maria Jesus Arriaga Martinez (Salamancatik Iruñera), Javier Gallaga Ruiz (Kordobatik Zaragozara), Iker Lima (Huelvatik Mansillakora) eta Endika Garate (Puerto Ietik Kantabriako El Duesora) dira lekualdatuko dituztenak.

Gainera, Manuel Perez Martinez GRAPOko presoa ere gerturatuko dute, Castellotik Aranjuezeko espetxera, hain zuzen ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Presoak ETA Eguneko albisteak Albisteak