Politika -

2004ko eztei-bidaia

Felipe VI.aren eztei-bidaian 269.000 dolar ordaindu zituen enpresaburu batek

Espainiako printze-printzesen bidaiak 467.000 dolarreko kostua izan zuen. Juan Carlos I.aren lagun baten enpresak, Navilotek, 269.000 dolar ordaindu zizkien, 'The Telegraph'ek jakitera eman duenez.

Juan Carlos I.a eta Felipe VI.a. Artxiboko argazkia: EFE
Juan Carlos I.a eta Felipe VI.a. Artxiboko argazkia: EFE
Juan Carlos I.a eta Felipe VI.a. Artxiboko argazkia: EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josep Cusi Kataluniako enpresaburuak, Juan Carlos I.aren lagunak, Felipe VI.aren eta Letiziaren eztei-bidaiaren zati bat ordaindu zuen 2004an, The Telegraph Erresuma Batuko egunkariak jakitera eman eta Espainiako Estatuko zenbait komunikabidek jaso dutenez.

Josep Cusi enpresaburuaren Navilot konpainiak egungo Espainiako errege-erreginen bidaiaren 269.000 dolarreko fakturak ordaindu zituen. Eztei-bidaiak, guztira, 467.000 dolarreko kostua izan zuen. Cusi (86 urte) Juan Carlos I.aren adiskidea da 1970eko hamarkada hasieratik, eta nazioarteko hainbat estropada irabazi dituzte elkarrekin, eldiario.es-en arabera.

Era berean, Espainiako errege emerituaren yateen salerosketaz arduratu da Kataluniako enpresaburua. Cusik Juan Carlos I.aren bidaia pribatu eta ehizaldietan parte hartu du. Espainiako Errege Etxeak baztertu egin du The Telegraph-i erantzutea.

2004an egindako eztei-bidaian, Jordania, Kanbodia, Fiji, Samoa, Ameriketako Estatu Batuak eta Mexiko bisitatu zituzten Felipe VI.ak eta Letiziak, Smith jauna eta andrea izengoitia erabiliz, The Telegraph kazetak zabaldu duenez. Horren arabera, gastuetako batzuk 30.000 dolarretik gorakoak izan ziren.

2004ko maiatzean hasi zuten bidaia, Erresuma Batuko komunikabide horren esanetan, eta abuzturaino iraun zuen, luxuzko hoteletan lo eginda; Kanbodiako Raffles Hotel Le Royal eta Fijiko Sheraton Denarau hotelean, esaterako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Juan Carlos I.a Espainiako Felipe VI.a Espainia Ekonomia Ustezko ustelkeria politikoa Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak