Politika -
Kartzela politika
Patxi Ruizek bertan behera utzi du gose greba, 31 egunen ostean
Murtzia II espetxean zigorra betetzen ari den presoak euskal espetxeratu guztiak Euskal Herriratzea eta bere osasuna bermatzea aldarrikatzen zuen protestarekin.
eitb.eus
Patxi Ruiz preso nafarrak gose greba utzi du 31 egunez protestari eutsi ostean, Espainiako Espetxe Zuzendaritzak jakinarazi duenez.
Murtzia II espetxean zigorra betetzen ari den presoak euskal espetxeratu guztiak Euskal Herriratzea eta bere osasuna bermatzea aldarrikatzen zuen protestarekin.
Maiatzaren 11n hasi zuen greba Ruizek, eta lehenengo 12 egunetan egarri greba ere egin zuen. Gaur, berriz, gosaria eta "errekuperatzeko dieta" eskatu du, espetxeko iturrietatik azaldu dutenez.
Herritar ugarik egin du bat Ruizekiko elkartasunarekin, eta hamaika mobilizazio egin dira Euskal Herri osoan. Dena den, ATA ezker abertzaleko disidenteen taldeak egin du bere aldarrikapena, eta pintaketak eta bestelako ekintzak egin dituzte EAJren, Sorturen, PSE-EEren eta Podemosen egoitzen aurka.