Politika -
Deseskalatzea
3 fasearen baldintzak malgutzea eskatu du EAJk, alarma-egoeraren luzapena babesteko
Aitor Estebanek aditzera eman dueneez, ostegunean PSOEren deia jaso zuen alarma-egoeraren hurrengo luzapenari buruz hitz egiten hasteko.
Agentziak | Erredakzioa
Aitor Esteban Diputatuen Kongresuko EAJko bozeramaileak iragarri du bere alderdiak deseskalatzearen 3 faseko baldintzak malgutzea eta “egoera horren inguruko erabakiak” erkidego autonomikoek hartzea eskatuko diola Pedro Sanchezen gobernuari alarma-egoeraren luzapenari babesa ematearen truke.
Onda Vascan egindako elkarrizketa batean, Estebanek esan du ostegunean PSOEren deia jaso zutela alarma-egoeraren luzapenari buruz hitz egiten hasteko. “Estatu espainiarraren proposamena argi eta garbi ikusi behar dugu”, azpimarratu du.
EAJko diputatuak azaldu duenez, 3 faseko baldintzak bigundu eta erabakiak erkidegoen esku utziz gero, litekeena da jeltzaleek alarma-egoeraren luzapena babestea. Edonola ere, luzapen hori azkena izan behar dela adierazi du, “egoera ezin daitekeelako gehiago luzatu”.