Politika -

Espetxe-politika

Presoen hurbilketa masiborik izango ez dela adierazi dio Grande-Marlaskak AVTri

Jaurlaritzak 210 preso Euskal Herritik hurbil dauden zazpi espetxetara lekualdatzea proposatu zuen. Espainiako Barne ministroak berretsi du kasuak banaka aztertuko dituztela.

Fernando Grande-Marlaska AVTko ordezkariekin. Argazkia: AVT
Fernando Grande-Marlaska AVTko ordezkariekin.
Fernando Grande-Marlaska AVTko ordezkariekin. Argazkia: AVT

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAko presoen hurbilketa masiborik izango ez dela agindu dio Fernando Grande-Marlaskak AVT biktimen elkarteari.

Arratsalde honetan bildu dira Espainiako Gobernuko Barne ministroa elkarte horretako ordezkaritza batekin. Batzarrean euskal presoei egindako harrerak ere izan dituzte hizpide. Grande-Marlaskak esan du ekitaldi horiek ahalbidetzen dituzten udalei isunak jartzea aztertuko dutela.

Eusko Jaurlaritzak ETAko 210 preso Euskal Herritik hurbil dauden zazpi espetxetara lekualdatzea proposatu zuen duela zenbait aste. AVTk ohar batean jakinarazi duenez, Grande-Marlaskak halakorik egingo ez dutela ziurtatu die.  

Barne ministroak berretsi egin du kasuak banan-banan aztertuko dituztela eta kontuan hartuko dutela presoak indarkeria gaitzetsi eta indarrean dagoen legedia onartzen duen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Gobernua Presoak ETA Eguneko albisteak Albisteak Bakea Euskadin Espetxeak Terrorismoaren Biktimak