Politika -

Katalunia

Torrak kereila aurkeztuko du Espainiako Hauteskunde Batzordeko kide baten aurka

Batzordean zegoela, Ciudadanoseko aholkularia ere bazen. "Eroskeria, prebarikazioa eta hauteskunde-delitua" leporatuko dizkio kereilan Generalitateko presidenteak.

Torrak ostegunean iragarri du kereila aurkeztuko duela. Argazkia: EFE.
Torrak ostegunean iragarri du kereila aurkeztuko duela. Argazkia: EFE.
Torrak ostegunean iragarri du kereila aurkeztuko duela. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Quim Torra Kataluniako Generalitateko presidenteak Espainiako Hauteskunde Batzordeko kide baten aurkako kereila aurkeztuko duela iragarri du ostegun honetan; izan ere, Andres Betancor, Batzordean zegoela, Ciudadanoseko aholkularia ere bazen.

eldiario.es-ek jakinarazi duenez, Ciudadanosek hilero ordaintzen zion Betancorri, azken hori Kataluniako gatazkari buruzko eztabaida erabakigarrietan eta 2017tik 2019ra bitarteko hauteskundeen garapenean parte hartzen ari zen bitartean.

"Nire inhabilitazioaren jatorria denez, kereila aurkeztu dut, eroskeriagatik, prebarikazioagatik eta hauteskunde-delituagatik, Betancorren aurka eta eskandalu honen erantzule guztien aurka; honek zalantzan jartzen ditu Espainiako Hauteskunde Batzordeak azken bi urteotan hartutako erabaki guztiak", azaldu du Torrak Twitter sarean duen profilean argitaratutako mezu batean.

Pompeu Fabra Unibertsitatean Administrazio Zuzenbideko katedraduna da Betancor, eta 2017ko urrian sartu zen Espainiako Hauteskunde Batzordean, garai hartan Albert Riverak zuzentzen zuen alderdiak proposatuta; Ciudadanoseko aholkularia zen ordurako. Espainiako Hauteskunde Batzordean zortzi epaile daude (zozketaz hautatzen ditu Auzitegi Gorenak) bai eta bost katedradun ere. Horiek Diputatuen Kongresuak aukeratzen ditu, Parlamentuko taldeek proposatutakoen artean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia egoera politikoa Politika Espainia argazkiak Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako hauteskundeak Pere Aragonès bideoak Kataluniako Generalitatearen albisteak