Politika -

Idoia Mendia

Idoia Mendiak PSEren, Podemosen eta EH Bilduren Irungo hitzarmena babestu du

Garrantzitsuena gobernagarritasuna eta erakundeek aurrera egitea dela babestu du PSE-EEko idazkari nagusiak.

PSEko idazkari nagusiak Radio Euskadiko Boulevard Informativo saioan. Foto: RE.
PSEko idazkari nagusiak Radio Euskadiko Boulevard Informativo saioan.
PSEko idazkari nagusiak Radio Euskadiko Boulevard Informativo saioan. Foto: RE.

Radio Euskadi | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia PSEko idazkari nagusiak Irungo alkate sozialistak Elkarrekin Podemosekin eta EH Bildurekin lortutako akordioa baloratu du. EAJ, ordea, hitzarmenetik kanpo geratu da. Radio Euskadiko 'Boulevard Informativo' saioan egindako elkarrizketan, Idoia Mendiak akordioak sozialistek gobernuei egonkortasuna emateko duten borondateari erantzuten diola azpimarratu du.

Horrelako akordioek etorkizunerako dituzten aukerei buruz galdetuta, Mendiak erantzun du hauteskundeak ospatu arte itxaron behar dela, baina gogorarazi du orain arte EAJ eta PSEren arteko hitzarmenaren "beste proiektu alternatiborik" ez dela egon. Idoia Mendiak PP ere izan du hizpide, "Vox bihurtzea" egotzi dio, eta espetxe politikari buruz "zuhurtziaz" jokatzeko eskatu dio, aurrera egin ahal izateko.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Idoia Mendia Alderdi politikoak Eguneko albisteak Irun Albisteak EAEko Udal eta Foru Aurrekontuak