Politika -
Katalunia
Cuixart espetxetik atera da bere lehen baimenean, 822 egun espetxean eman ostean
Buruzagi subiranistari espetxe baimena eman dioten lehen aldia da, Generalitateko Justizia Kontseilaritzako Sailkapen Zerbitzuak onartua.
Agentziak | Erredakzioa
Jordi Cuixart Omnium Culturaleko presidentea ostegun honetan, urtarrilak 16, Lledonerseko espetxetik atera da , Sant Joan de Vilatorradan (Bartzelona) kokatuta. 48 orduko lehen baimena da, 822 egun kartzelan eman ondoren, Gorenak berari eta Jordi Sanchezi "Prozes" auziagatik ezarri zien zigorraren laurdena baino gehiago.
Generalitateko Justizia Kontseilaritzako Sailkapen Zerbitzuak onartu dio, Auzitegi Gorenak epaiketaren ostean ezarritako bederatzi urteko sedizio zigorraren laurdena bete ondoren.
Sailkapen Zerbitzuak aldeko ebazpena eman dio asteazken honetan Lledonerseko espetxeko Tratamendu Batzordeak egindako proposamenari, Cuixarti eta Jordi Sanchez, ANCko presidente ohiari eta JxCateko diputatuari, bi eguneko espetxe-baimena ematea, hain zuzen.