Politika -
Semperrek politika utzi du
Carmelo Barrio izango da PPren bozeramaile berria Legebiltzarrean
Semperren lekukoa hartuko du, Gasteizko ganberan 30 urte beteko dituenean.
agentziak | erredakzioa
Carmelo Barrio izango da PPren bozeramaile berria Eusko Legebiltzarrean, Borja Semperrek atzo politika utzi eta kargu publiko guztietan dimisioa iragarri ostean.
Carmelo Barrio da PPk, 2020an amaituko den legegintzaldi honetan, dituen bederatzi legebiltzarkideetako bat. Sare sozialetan adierazi du "ilusioz eta arduraz" hartu duela erronka berria.
Barrio gasteiztarra da eta 1960an jaio zen. Zuzenbidean lizentziatua, ibilbide politiko luzea egin du Legebiltzarrean; izan ere, 1990eko amaieran sartu zen Gasteizko ganberan, eta legebiltzarkide izan da ordutik, ia 30 urtez jarraian.
Gainera, PPren EAEko idazkari nagusi izan zen 1996tik 2008ra, Antonio Basagoitik alderdiko presidente kargua hartu zuenera arte, hain zuzen ere.