Politika -
Gobernu Berria
Koalizioko lehen Ministro Kontseilua urtarrilaren 14an izango da
Horrez gain, urtarrilaren 13an ministro berriek dagokien kargua hartuko dute.
Agentziak | Erredakzioa
Urtarrilaren 14an, asteartean, izango da Gobernu berriaren lehen Ministro Kontseilua. Eta egun bat arinago, 13an, ministro berriek dagokien kargua hartuko dute.
Moncloak adierazi duenez, urtarrilaren 12an, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak, erregeari azalduko dio Gobernu berriaren egitura eta hedabideen aurrean hitz egingo du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea