Politika -
'Noos auzia'
Iñaki Urdangarin familiarekin batera lehen espetxe-baimenaz gozatzen ari da Gasteizen
Eguerdi aldera, Palmako duke ohia bere emaztearekin, lau seme-alabekin eta amarekin atera da Gasteizko etxebizitzatik, mezetara joateko.
Agentziak | Erredakzioa
Iñaki Urdangarin, Palmako duke ohia, Gasteizko etxebizitzatik atera da eguerdi aldera, emaztearekin, lau seme-alabekin eta amarekin batera mezetara joateko.
Iñaki Urdangarin espetxe-baimenaren lehen eguna disfrutatzen ari da. 08:40ean, abenduaren 24an, Brievako (Avila) espetxetik atera zen.
Felipe VI.a Espainiako erregearen koinatua 2018ko ekainaren 18an sartu zuten preso emakumeen kartzela batean, Noos auziaren baitan 5 urte eta 10 hilabeteko kartzela-zigorra jaso ostean.
Urdangarinen bila joan da irailetik aurrera asteartero eta ostegunero Pozuelo de Alarconera boluntario lana egitera eramaten duen ibilgailu bera.
Palmako duke ohiak larunbatean itzuli beharko du Avilako presondegira, baimena amaitzerako.
Iñaki Urdangarinek aurreko azaro amaieran eskatu zuen baimena, zigorraren laurdena bete ostean.
Zazpi eguneko baimena, legeak aurreikusten duen luzeena, eskatu zuen arren, Espetxe Tratamendu Batzordeak laukoa eman zion.