Politika -
KATALUNIA
Autodeterminazioaren bidetik 'milimetro bat ere' ez dela mugituko esan du Torrak
Urtarrilaren 7tik aurrera Katalunian dauden alderdi eta erakundeak deituko ditu autodeterminazio eskubidea gauzatzeko plan bat taxutzeko.
Agentziak
Quim Torra Generalitateko presidenteak asteazken honetan CUPi bermatu dio ez dela "milimetro bat ere" mugituko autodeterminazio eskubidea gauzatzeko konpromisotik.
Torrak iragarri du urtarrilaren 7tik aurrera, Eguberrietako jaien ostean, Katalunian dauden alderdi eta erakundeak deituko dituela autodeterminazio eskubidea gauzatzeko plan bat taxutzeko.
Kataluniako Parlamentuan egindako azken kontrol saioan, Carles Riera CUPeko diputatuak adierazi duenez, Pedro Sanchez Espainiako jarduneko gobernuburuarekin izandako elkarrizketak "harremanak normalizatzeko" balio dezake.
Kataluniako presidenteak ezetz erantzun dio, "inolaz ere ez", eta gogorarazi dio, Kataluniako prozesuaren epaiaren ondoren, hiru ardatzen inguruko konpromisoa adostu zuela Kataluniako Gobernuak: "Autodeterminazio eskubidea gauzatzea, errepresioaren eta amnistiaren amaiera, eta eskubideak".
"Hau da Kataluniako Gobernuaren jarrera, eta Gobernuko presidente gisa ez naiz inoiz puntu honetatik milimetro bat ere mugituko", gaineratu du.