Politika -

Inbestidura

ERCko militanteen % 94ak ez du Sanchezen alde egin nahi elkarrizketa mahairik ezean

Marta Vilalta ERCren bozeramaileak jakinarazi duenez, 5.953 militantek parte hartu dute barne kontsultan, eta "baietz" erantzun diote planteatutako galerari.

Marta Vilalta ERCren bozeramailea. Argazkia: Efe
Marta Vilalta ERCren bozeramailea. Argazkia: Efe
Marta Vilalta ERCren bozeramailea. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ERCko militanteen % 94,6ak Pedro Sanchezenen inbestidura errefusatzea babestu du, Kataluniako gatazkari aurre egiteko negoziazio mahaia eratzeko akordiorik ezean.

Marta Vilalta ERCren bozeramaileak iragarri duenez, 5.953 militantek parte hartu dute gaurko barne kontsultan, eta "baietz" erantzun diote planteatutako galderari %94,6k: "Ados al zaude Pedro Sanchezen inbestidura errefusatzearekin, aurretik ez badago akordiorik Estatuko gatazka politikoa negoziazio-mahai baten bitartez konpontzeko?".

Vilalta pozik agertu da militantziak hartu duen erabakiarekin, "PSOE negoziatzera behartzen duelako".

"Inoiz baino indartsuago gaude, Estatua mahai batean negoziatzera behartzeko", ziurtatu du.

Bestalde, PSOEk negoziaziorako mahai bat eratzea onartu arren, ERCk foro horretan adostutakoa bete egingo denaren bermeak exijituko dituela azpimarratu du Vilaltek.  

"Mahai horretako elkarrizketa baldintzarik gabekoa eta berdinen artekoa izan behar da, eta bertan adosten dena bete egingo dela bermatzeko konpromisoak eta epeak eskatuko ditugu", azaldu du.

Ildo horretan, Vilaltek zehaztu du negoziazio mahai horretan Espainiako Gobernuko eta Generalitateko ordezkariek hartu behar dutela parte, "Espainiako eta Kataluniako herritarrak ordezkatzen dituztelako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Albisteak PSOE Espainiako Gobernua Espainia Alderdi politikoak Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak Oriol Junqueras albisteak