Politika -

Katalunia

96 zauritu, bat larri, eta 33 atxilotu, Kataluniako azken protestetan

Manifestari batek ikusmen gaitasuna galdu du. Elkarretaratze jendetsua eta baketsua egin dute Auzitegi Gorenaren epaia salatzeko, baina gauean istilu larriak izan dira.

Manifestariak komuneko papera jaurtitzen, Bartzelonan. Argazkia: EFE
Manifestariak komuneko papera jaurtitzen, Bartzelonan. Argazkia: EFE
Polizia eta manifestarien arteko istiluak izan dira berriz ere Bartzelonako kaleetan

1:25

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteazkenean, proces auziaren epaiaren osteko hirugarren protesta-egunean, larrialdi-zerbitzuek 96 lagun artatu zituzten Katalunian; gaueko istiluetan, gainera, 33 lagun atxilotu zituzten.

Zaurietako bat larri dago, eta beste bat ez hain larri, Mossoen furgoi batek harrapatuta. Larrialdi Medikuen Zerbitzuak jakinarazi duenez, Bartzelonan 57 zauritu izan ziren, eta 96 zaurietatik 26 ospitalera eraman behar izan zituzten.

Bartzelonan zauritutako manifestari batek kolpea jaso zuen begian, kornean hautsia du, eta ikusmen gaitasuna galdu du, Sant Pau Ospitaleko iturrietatik jakinarazi dutenez. Medikuek ezin izan dute zehaztu zauria zerk eragin zion, baina aurpegian ere kolpeak ditu.

Hain larri ez dagoen gaztea zabor-edukiontzi baten atzean zegoen, Tarragonan, protestetan, eta Mossoen furgoneta batek harrapatu zuen; traumatismoa du garezurrean eta entzefaloan, eta hiriko Joan XXIII.a ospitalean dago.

Espainiako Gobernuaren iturrien arabera, 17 urteko gaztea hobera ari da egiten.

BIDEOA | Mossoek gazte bat harrapatu dute Tarragonan izandako protestetan

Mossoek gazte bat harrapatu dute Tarragonan izandako protestetan
Mossoek gazte bat harrapatu dute Tarragonan izandako protestetan
Mossoek gazte bat harrapatu dute Tarragonan izandako protestetan

0:25

Larrialdietako zerbitzuek beste lagun bat artatu zuten Silsen (Girona), eta larri ospitaleratu zuten; Manresan (Bartzelona), 14 lagun artatu zituzten; Lleidan, 12; Gironan, bederatzi; Bartzelonako Sallenten, bat; eta Tarragonan, beste bi.

Bartzelonako Suhiltzaileek, halaber, kontusio faziala zuen lagun bat artatu zuten, eta Sant Pau ospitalera eraman zuten.

Barne Ministerioko behin-behineko balantzearen arabera, 35 mosso eta 11 polizia nazional zauritu dira asteazkenean, batzuk larri; guztira, astelehenetik, 194 polizia-agente zauritu dira.

33 atxilotu

Hogeita hamar lagun baino gehiago atxilotu dituzte Katalunian, eta segurtasun-indarretako 46 agente zauritu dira gaueko istiluetan.

Hain zuzen ere, espainiar Gobernuak emandako datuen arabera, 33 lagun atxilotu dituzte: bat Manresan, este bat Vilanova y la Geltrun, hiru Gironan, bost Tarragonan, 11 Lleidan, eta 12 Bartzelona hirian.

Istiluak

Bigarren egunez jarraian, mobilizazio jendetsu eta baketsu bat polizia eta manifestarien arteko liskarrekin amaitu da Bartzelonan.

Errepublikaren Defentsarako Batzordeek (CDR) deituta, milaka pertsona bildu dira arratsaldean, Bartzelonako Gran Vian, Marina kalearekin bat egiten duen tokian. Bilkura amaituta, ehunka manifestari Barne Kontseilaritzaren egoitzarako bidea hartu dute, baina Mossoek ez diete aurrera egiten utzi eta tentsio uneak izan dira.

Poliziak oldartu egin dira eta manifestariek objektuak jaurtiz erantzun dute. Kargak eta korrikaldiak izan dira.

Manifestariek barrikadak jarri dituzte kaleetan barrena. Motozikletak lurrera bota dituzte eta kontainerrei su eman diete. Garrek inguruan aparkatuta zeuden hainbat ibilgailu kiskali dituzte.

Esquadra Mossoen arabera, molotov-koktelak jaurti dizkiete poliziei, eta suziriak Poliziaren helikopteroari.  

Mobilizazio jendetsua

Istiluak gauean izan dira, baina arratsaldean mobilizazio jendetsua eta baketsua egin dute. Bartzelonako Udaltzaingoaren arabera, 22.000 lagun inguru bildura dira Gran Vian, Espainiako Auzitegi Gorenaren epaia salatzeko.  

Errepublikaren Defentsarako Batzordeek 19:00etarako deitu dute bilkura "Que se’n vagin" (Alde hemendik) lelopean, eta manifestariek komuneko papera jaurti dute, Justiziaren zikinkeria garbitzeko keinu gisa.

Puntu horretara iritsi aurretik, manifestariek hainbat kale itxi dituzte bandera independentistak soinean, eta preso kataluniarren askatasuna aldarrikatzen eta poliziaren errepresioa salatzen.

Elkarretaratzea amaituta, milaka manifestari Barne Kontseilaritzaren egoitzara joan dira eta han istiluak izan dira.

Errepublika Defendatzeko Batzordeek Miquel Buch Barne Kontseilariaren dimisioa eskatu dute Esquadra Mossoek protestetan izan duten jarrerarengatik, Bartzelonan egunotan izan diren istiluen harira.

Justiziaren zikinkeria garbitzeko, komuneko papera jaurti dute manifestariek
Justiziaren zikinkeria garbitzeko, komuneko papera jaurti dute manifestariek
Justiziaren zikinkeria garbitzeko, komuneko papera jaurti dute manifestariek

1:33

Protestak Madrilera iritsi dira

Bestalde, mila lagun inguruk elkarretaratzea egin dute Madrilgo Puerta del Solen, Auzitegi Gorenaren epaia salatu eta kartzelatutako buruzagi independentista katalanei elkartasuna adierazteko.

Bilkura baketsua izan da, baina Espainiako banderak zeramatzaten hainbat pertsona bertaratu dira eta tentsio uneak izan dira.

Espainiaren aldeko oihuak egin dituzte manifestarien aurrean eta istiluak sortu dira. Poliziak esku hartu behar izan du.  

Kataluniako presoen aldeko elkarretaratzea egin dute Madrilen
Kataluniako presoen aldeko elkarretaratzea egin dute Madrilen
Kataluniako presoen aldeko elkarretaratzea egin dute Madrilen

0:58

Elkartasuna Aiako Harrietan

Euskal Herritik ere elkartasun mezua helarazi nahi izan diote Kataluniako herriari, eta 'proces'eko auzipetuen askatasuna aldarrikatu. Hala, mendizale talde bat Aiako Harrietara igo da eta, gauean, buruko argiak piztuta, irudi ikusgarria egin dute.

BIDEOA | Kataluniari elkartasuna adierazteko ekintza ikusgarria Aiako Harrian

Kataluniari elkartasuna adierazteko ekintza ikusgarria Aiako Harrian
Kataluniari elkartasuna adierazteko ekintza ikusgarria Aiako Harrian
Kataluniari elkartasuna adierazteko ekintza ikusgarria Aiako Harrian

0:51

Lau atxilotu, espetxera

Bestalde, astearte gauean atxilotutako lau pertsona behin-behinean eta bermerik gabe espetxean sartzeko agindua eman du epaileak, Kataluniako Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez.

Desordena publikoak, atentatua eta lesio arinak eragin izana egotzi diete lauei.

Fiskaltzak lauak kartzelan sartzea eskatu du arratsaldean eta epaileak hala egitea erabaki du azkenean.

Torrak indarkeria amaitzea eskatu du

Quim Torra Generalitateko presidenteak premiazko agerraldia egin du gauerdian, Bartzelonan bigarren egunez jarraian izan diren istilu larrien harira.

Liskarrak berehala amaitzeko eta indarkeriarik ez erabiltzeko deia egin du, eta ekintza horien atzea "infiltratutako taldeak" daudela ohartarazi du.

Lasaitasunerako deia eginda, ondokoa adierazi du: "Hau berehala gelditu behar da. Ez dago arrazoirik, ezta justifikaziorik ere, ekintza bandalikoak egiteko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken albisteak Politika Bartzelona argazkiak Kataluniako erreferenduma gaur Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako prozesua zuzenean