Politika -

Katalunia

Generalitatearen eraikin guztietatik kendu dituzte lazo horiak

Ostiral honetako 15:00ak baino lehen eraikin publikoetatik lazo horiak eta politikari presoen aldeko pankartak kentzeko agindua eman zion Hauteskunde Batzorde Zentralak Torrari.

Adierazpen askatasuna defendatzeko pankarta Generalitateko jauregian. Artxibook agazkia: EFE
Adierazpen askatasuna defendatzeko pankarta Generalitateko jauregian. Artxibook agazkia: EFE
Adierazpen askatasuna defendatzeko pankarta Generalitateko jauregian. Artxibook agazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Generalitateak bere eraikin guztietatik kendu ditu lazo horiak eta preso politikoen aldeko pankartak, Hauteskunde Batzorde Zentralaren agindua beteta.     

Ostiral honetako 15:00ak arteko epea eman zion Quim Torra presidenteari lazo horiak eta bestelako "ikur alderdikoiak". Hauteskunde Batzorde Zentralaren arabera, ikur horiek erakutsita "botere publikoen neutraltasun politikoa urratzen da". 

Epea amaituta, Espainiako Gobernuak Katalunian duen ordezkaritzak txostena igorri dio Hauteskunde Batzorde Zentralari, Generitatearen egoitzetan lazo horirik eta pankartarik ez dagoela ziurtatuz.

Zehazki, Generalitatearen Jauregiari eta Kataluniako Gobernuriaren egoitzei eta ordezkaritzei buruzko informazioa bildu dute, eta 15:00etarako inolako sinbolorik ez zegoela egiaztatu dute.

Bestalde, Torrak helegitea jarri du gaur Hauteskunde Batzorde Zentralean, ikurrak kentzeko agindua bertan behera utz dezala eskatuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Kataluniako erreferenduma Eguneko albisteak Albisteak Pere Aragonès Kataluniako Generalitatea