Politika -

HAUTESKUNDEAK

EAJk zerrendak errepikatuko ditu azaroaren 10ean hauteskundeak eginez gero

Euzkadi Buru Batzarrak proposamen hori egin dio EAJren Aberri Batzarrari eta organo horrek izango du azken hitza.

Aitor Esteban EAJren Diputatuen Kongresuko bozeramailea, kanpainan. Artxiboko argazkia: EFE
Aitor Esteban EAJren Diputatuen Kongresuko bozeramailea, kanpainan
Aitor Esteban EAJren Diputatuen Kongresuko bozeramailea, kanpainan. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk apirilaren 28ko hauteskunde orokorretan aurkeztutako zerrendak errepikatuko ditu baldin eta azaroaren 10ean hauteskundeak errepikatzen badira.

Euzkadi Buru Batzarrak (EBB) atzo arratsaldean Sabin Etxean egindako bileran, apirilaren 28ko hauteskundeetan Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan aurkeztu zituen zerrendak errepikatzea proposatu zion Aberri Batzarrari.

Azken hitza EAJren barne organo gorenak izango du. Erabakia irailaren 23an hartuko du, Sabin Etxean egingo duen ezohiko bileran.

EBBren hitzetan, "zazpi hilabete baino ez dira igaro alderdikideei kontsulta egin ondoren, Aberri Batzarrak 2019ko apirilaren 28ko hauteskunde orokorretarako hautagairik egokienak aukeratu zituenetik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Euzko Alderdi Jeltzalea Espainiako hauteskunde orokorrak gaur Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak