Politika -

INBESTIDURA

Espainiako erregeak gaur amaituko du bilera erronda Kongresuko alderdiekin

Elkarrizketak amaitutakoan jakingo da inbestidura saiorik izango den edo azaroaren 10ean hauteskundeak errepikatuko diren.

Pedro Sanchez eta Felipe VI.a Espainiako erregea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez eta Felipe VI.a Espainiako erregea, artxiboko irudi batean
Pedro Sanchez eta Felipe VI.a Espainiako erregea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Felipe VI.a Espainiako erregeak gaur amaituko du Kongresuan ordezkaritza duten alderdi politikoekin (ERC eta EH Bildu salbu) egiten ari den bilera erronda. Elkarrizketak amaitutakoan, argituko da Espainiako Gobernuko presidentea izendatzeko inbestidura saiorik izango den edota, hautagairik proposatu ezean, azaroaren 10ean hauteskundeak errepikatuko diren.

Atzo, astelehena, Kongresuko alderdi txikienekin batzartu ostean, gaur handienen txanda izango da: Unidas Podemos, Ciudadanos, PP eta PSOE.

Espainiako erregeak 10:00etan hasiko du lehen bilera Laura Borras Junts per Catalunyako ordezkariarekin. Haren ondoren joango dira Jaume Asens (En Comu), Santiago Abascal (Vox) eta Pablo Iglesias (Unidas Podemos). Arratsaldean, ostera, Albert Rivera (Ciudadanos), Pablo Casado (PP) eta Pedro Sanchez igaroko dira Zarzuela jauregitik (PSOE). Azken batzarra 18:00etan hasiko da.

Elkarrizketa erronda amaitutakoan, Espainiako erregeak Meritxell Batet Kongresuko presidenteari jakinaraziko dio inbestidurarako hautagai bat proposatzen duen edo osterantzean irailaren 23an azaroaren 10erako hauteskunde deialdia egingo den.

Azken orduotan, Albert Rivera Ciudadanoseko buruak eskaintza egin dio Pedro Sanchezi, eta bere alderdiaren abstentzioaren truke hiru baldintza jarri dizkio, tartean, Nafarroako Gobernua haustea. 

Pedro Sanchezek, ostera, Riverak jarritako baldintzak baztertu ditu. Gaineratu duenez, ez dago "benetako oztoporik" PP eta Ciudadanos abstenitzeko.

Bestalde, atzo bilera egin zuten Riverak eta Casadok abstentziorako proposamena mahai gainean zutela, baina PPk aukera hori baztertu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika Espainiako hauteskunde orokorrak Espainiako Felipe VI.a bideoak Espainiako Gobernua argazkiak Espainia Alderdi politikoak Pedro Sánchez albisteak Eguneko albisteak Albisteak