Politika -

EA

EAko militanteek primarioen prozesua abian jartzea adostu dute

Hauteskunde Antolakuntza Batzordeak koordinatuko du, eta alderdiaren organoak horretatik at izango dira. Horren amaieran, EAk idazkari nagusi berria izango du.

EAk ostegun honetan egin du, Gasteizen, Biltzar Nazionala. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia.
EAk ostegun honetan egin du, Gasteizen, Biltzar Nazionala. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia.
EAk ostegun honetan egin du, Gasteizen, Biltzar Nazionala. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Alkartasuna alderdiko militanteek ostegun honetan Gasteizen egindako Biltzar Nazionalean erabaki dute abian jartzea idazkari nagusi berria hautatzeko primarioen prozesua, alderdiaren estatutuetan jasotakoari jarraituz.

Biltzar horrek hilaren 13an onartutako primarioen araudiaren arabera (ordutik dago indarrean), prozesua Hauteskundeak Antolatzeko Batzordeak koordinatuko du, eta alderdiaren organoak horretatik at izango dira.

Horrela, Eusko Alkartasunaren Zuzendaritzak bermatu nahi du prozesua "ahalik eta zabalena eta partizipatiboena izatea, militanteen datu pertsonalak eta pribatuak babestuz", Datuen Babesaren Legeak agindutakoa betez, alderdiak jakitera eman duenez.

Hemendik aurrera, Hauteskundeak Antolatzeko Batzordea arduratuko prozesuarekin lotutako guztiak antolatzeaz: datak, hautagaitzak, erroldak…

Bestalde, Alkartasun Egunean aurkeztuko dute egitaraua. Aurten Zumaian egingo dute, irailaren 21ean eta 22an.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Alderdi politikoak berriak EA Eguneko albisteak Albisteak