Politika -

Inbestidura

Iglesiasek Sanchezi: 'PSOEren nahikoa umiliazio onartu dugu'

Koalizio gobernu batean sartzeko betoaren "umiliazioa" onartu ostean, Pablo Iglesiasek ez du PSOEk Unidas Podemoseko 3,7 milioi boto-emaileak umiliatzea.

Pablo Iglesias. Artxiboko irudia: EFE
Pablo Iglesias.
Iglesias PSOEen txostena aztertzeko prest dago, baina ez du umilazio gehiago onartuk

1:20

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Iglesias Podemoseko idazkari orokorrak esan du koalizio gobernu batean sartzeko betoaren "umuliazioa" onartu egin zuela, baina ez duela onartuko PSOEk Unidas Podemoseko 3,7 milioi boto-emaileak umiliatzea bere koalizioa Exekutiboan sar dadila eragotziz.

"Hauteskunde batzuetara aurkeztea eta PSOEko idazkari orokorrak zuri beto bat jartzea umiliagarria da. Baina ez nago Unidas Podemoseko boto-emaileak umiliatzea onartzeko prest", esan du TVEri emandako elkarrizketa batan. Esan duenez, Sanchezek "hauteskundeak nahi dituela" ematen du.

Iglesiasen arabera, Podemosek amore emateko gaitasuna erakutsi duenez, Sanchezek orain "botere guztia izan nahi badu, ez du ulertu hautetsontzien agindua". "Hautetsontziek hitz egin zuten, orain akordioaren eta erantzukizunen banaketaren ordua da. Hausnartu dezan espero dut, eta ez dadila herritarrak bozkatzera eraman", gehitu du.

Zentzu horretan, PSOEk Podemos bere ministrorik gabeko gobernu baten alde egin dezan konbentzitzeko 300 neurriko dokumentu programatiko bat aurkeztu duenean, Iglesiasek hori aztertuko dutela agindu gu, eta entzun dituen lehen argumentuek "itxura ona" daukaten arren, paperean "gero betetzen ez diren hitz politak kabitzen direla" esaten dio eskarmentuak.

Horregatik, koalizioko gobernu bat beharrezkoa dela uste du Iglesiasek, neurri horiek aurrera ateratzen direla bermatzeko, eta gogorarazi du PSOEk bere garaian amnistia fiskala eman zitzaien pertsonen zerrenda publikatzea agindu zuela baina oraindik ez duela egin. "Promesak, promesak eta promesak, gero betetzen ez direnak", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSOE Espainiako Gobernua Espainia Pablo Iglesias Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak