Politika -
MADRIL
Isabel Díaz Ayuso, Madrilgo presidente berria
Ayusok (PP) eskualdeko Ganbararen konfiantza jaso du Madrilgo buruzagia izateko datozen lau urteetan. Ciudadanosek eta Voxek aldeko botoa eman dute.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Isabel Diaz Ayuso PPko hautagaia Madrilgo presidente berri izendatu dute popularren, Ciudadanosen eta Voxen aldeko 68 botorekin. PSOE, Mas Madrid eta Podemos alderdiek kontrako 64 boto bildu dituzte.
Diputatuek ordena alfabetikoan bozkatu dute eta jendaurreko errekurtsoan adierazi ditu Ganbarako María Eugenia Carballedo lehen idazkariak.
Mas Madrid alderdiko Tania Sanchez parlamentaria izan da boto telematikoa erabili duen bakarra, bajan baitago haurdunaldiaren egoera aurreratuagatik.
Hauteskundeetatik 80 egun igaro ondoren, bi hilabete negoziatzen eman ondoren eta zentro-eskuineko alderdiekin akordio batera iritsi eta gero, Ayusok eskualdeko Ganbararen konfiantza jaso du Madrilgo buruzagia izateko datozen lau urteetan. Popularrak astelehenean hartuko du kargua eta asteartean bere kontseilariak izendatuko ditu.