Politika -

Presoak

Josu Urrutikoetxea 'berehala libre uztea' eskatu du Sarek

ETAko buruzagi ohiarekin espetxean jokabide "krudela eta ankerra" dutela salatu, eta osasun arazoak "bermeekin eta duintasunez" arta diezazkiotela eskatu du.

Josu Urrutikoetxea, atxilotu zutenean. Argazkia: EiTB
Josu Urrutikoetxea, atxilotu zutenean. Argazkia: EiTB
Josu Urrutikoetxea, atxilotu zutenean. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sarek Josu Urrutikoetxea ETAren buruzagi historiko ohia "berehala libre uztea" eskatu du. Frantziako Estatuan dago preso, eta Sarek salatu du jokabide "krudela eta ankerra" dutela berarekin.

Urrutikoetxea maiatzaren 16an atxilotu zuten Sallanchesen (Frantzia), 17 urtez ihes eginda egon ostean, osasun zentro batera bidean zihoala, osasun arazoak baititu.

Horren harira, Etxerat euskal presoen senideen elkarteak duela egun batzuk egin zuen moduan, Sarek osasun arreta "duina" eskatu du Urrutikoetxearentzat.

"Modu krudelean eta ankerrean jokatzen dute berarekin. Gainera, medikuek ezarritako tratamendua eta ebakuntzak ukatu dizkiote", adierazi du Sarek. Era berean, erabaki horrek "bere bizitza arriskuan" jartzen duela ohartarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Presoak bideoak Eguneko albisteak Albisteak