Politika -

Presoak

Etxeratek Josu Urrutikoetxea askatzea eskatu du, osasunez okerrago dagoelako

Etxeratek agiri batean azaldu duenez, ETAko presoaren osasunak "okerrera" egin du kartzelatu zutenetik, ez duelako "behar duen zaintza" jaso.

Josu Urrutikoetxea atxilotu zuten unea. Argazkia: EiTB
Josu Urrutikoetxea atxilotu zuten unea. Argazkia: EiTB
Josu Urrutikoetxea atxilotu zuten unea. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxerat euskal presoen senideen elkarteak Josu Urrutikoetxea ETAko buruzagi historiko ohia "berehala libre" uzteko eskatu du, "osasun beharrak modu duinean" jaso ditzan "osasun eremu batean".

Etxeratek agiri batean azaldu duenez, ETAko presoaren osasun egoerak "okerrera" egin du kartzelatu zutenetik, ez duelako "behar duen zaintza" jaso.

Elkarteak hainbat "arduragabekeria" salatu ditu kasu honetan, tartean Urrutikoetxearen mediku txostena "desagertzea", eta "behar dituen bi ebakuntza" bertan behera geratu izana.

Lehenengo ebakuntza uztailaren 5ean izan behar zen, baina bertan behera geratu zen "segurtasun arrazoiengatik"; eta bigarrena, hil bereko 29rako aurreikusia, "kartzelako administrazio akats batengatik" ez zuten egin, La Sante espetxeko medikuek ez baitzioten beharrezko antibiotiko tratamendua jarri.

Etxeraten arabera, Urrutikoetxeak duen "infekzio bikoitzaren" jatorria "duela bi hilabete eta erdi" kendu behar zioten zundan dago.

Presoen senideek uste dute ez dagoela arrazoirik agintarien jokabidea arrazoitzeko, eta "borondatez eta kontzienteki" ari direla presoaren bizitza "arriskuan" jartzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Presoak albisteak ETA Eguneko albisteak Albisteak