Politika -

Punica operazioa

Esperanza Aguirre Madrilgo PPren finantzaketagatik auzipetzea eskatu du Fiskaltzak

Garcia Castellon epaileak Ustelkeriaren kontrako Fiskaltzak aurkeztutako idatzia sakonki aztertuko duela adierazi dute iturri juridikoek erabaki bat hartu baino lehen.

Esperanza Aguirre. Argazkia: EFE
Esperanza Aguirre
Esperanza Aguirre. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esperanza Aguirre ikertu bezala deitzeko eskatu dio Manuel Garcia Castellon epaileari Ustelkeriaren kontrako Fiskaltzak, Madrilgo PPren ustezko finantzaketa irregularragatik.

Carmen Cerda eta Maria Teresa Galvez fiskalek 2014tik ikertzen ari diren auzia berrantolatzen duen idatzi bat aurkeztu dute, auzia 16 piezatik 11ra murriztuz.

Madrilgo PPren ustezko finantzaketa irregularraren piezari dagokionez, zehazki 9. pieza, Guardia Zibilaren txostenetan oinarritu da Ustelkeriaren kontrako Fiskaltza. Horiek ustezko finantzaketa irregularra negoziatzen zen bileretan kokatzen dute Madrilgo presidente ohia hainbat hauteskunde kanpainatan. Horregatik guztiagatik, Aguirre ikertu bezala deitzea eskatu die magistratuari.

Garcia Castellon epaileak Ustelkeriaren kontrako Fiskaltzak aurkeztutako idatzia sakonki aztertuko duela adierazi dute iturri juridikoek erabaki bat hartu baino lehen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PP Epaiketak Eguneko albisteak Albisteak Madril