Politika -
KOALIZIO GOBERNUA
Iglesiasek atzera egin ondoren, Podemos PSOErekin biltzearen zain dago
Iglesiasen hurbilekoek oso ondo hartu dute Podemoseko idazkari nagusiaren dimisioa.
AGENTZIAK
Unidas Podemos PSOErekin harremanetan jartzeko zain dago Pedro Sanchez presidente inbestituko lukeen koalizio gobernuarekin aurrera egiteko.
Alderdien arteko bilerak "ahalik eta bizkorren" egin beharko liratekeela adierazi dute Podemoseko iturriek. Hala izan ezean, akordiorik ez lortzeko aitzakia berrien bila ari direla pentsatu lezakete.
Bestalde, Iglesiasen hurbilekoek oso ondo hartu dute Podemoseko idazkari nagusiak atzera egin izana.
Batzuen ustez, Iglesiasen erabakiak negoziaketekin jarraitzea eta koalizio gobernua ituntzea ahalbidetuko du. Hala ere, beste batzuk ez dira baikorrak eta ez dela akordiorik egongo uste dute.
IUko militantziak erreferendum bidez erabakiko du inbestidurako jarrera
Unidas Podemos eta PSOE koalizio gobernurako akordio batera heltzen badira, militantziak erreferendum bidez erabakiko duela diputatuen jarrera babestuko du Alberto Garzonek, Izquierda Unidako koordinatzaileak.
IUren jarrera berezkoa eta Unidas Podemosen jarrerarekiko independentea izango dela adierazi du Garzonek bere txostenean.
Testu horretan argi utzi du Podemoseko "aliatuek" eskatu dutela koalizioko parte izatea, Izquierda Unida programa batean eta hura betetzeko bermean ardazten delarik.