Politika -

Barne-kontsulta

Podemoseko kideen % 70ek PSOErekin koalizio gobernua osatzea babestu dute

Podemosek emandako datuen arabera, alderdiaren baitako galdeketan 138.488 lagunek hartu dute parte.

Pablo Iglesias. Artxiboko argazkia: EFE
Pablo Iglesias.
Pablo Iglesias. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchezen inbestiduraren harira, Podemosek barne-kontsulta egin du, eta militanteen % 70 PSOErekin "betorik gabeko koalizio gobernu integrala" osatzearen alde agertu dira.

Beraz, galdeketaren bigarren aukera baztertu egin dute: PSOEk bakarkako gobernua osatzea ahalbidetzea, Sanchezen inbestidura saioan aldeko botoa emanda edo abstentzioaren alde eginda.

Alderdi moreak emandako datuen arabera, kontsultan Podemoseko 138.488 kidek hartu dute parte. Joan den ostiraletik gaur eguerdira arte izan dute botoa emateko aukera.

Emaitzen arabera, Podemosen oinarriek Pablo Iglesiasek hasieratik esan duena babestu dute: Espainiako Gobernu berrian Podemoseko ministroak izan behar direla, alegia.

Bestalde, Pedro Sanchezek gaur bertan azpimarratu du ez duela Pablo Iglesias bere gobernuan nahi, besteak beste, Podemosek Kataluniako gatazka politikoarekiko daukan ikuspuntuarekin bat ez datorrelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSOE Espainiako Gobernua Eguneko albisteak Albisteak