Politika -

IAT auzia

Bartzelonako Auzitegiak hirugarren gradua eman dio Oriol Pujoli

Generalitateko Oriol Pujoli emaniko erregimen irekia babestu du Bartzelonako Auzitegiak. Izan ere, espetxe-zaintzako epaileak atzera bota zuen Generalitatearen erabakia.

Oriol Pujol CDCko buruzagi ohia, artxiboko argazki batean. EFE
Oriol Pujol CDCko buruzagi ohia, artxiboko argazki batean
Oriol Pujol CDCko buruzagi ohia, artxiboko argazki batean. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Generalitateak Oriol Pujol CDCko buruzagi ohiari martxoan aitortutako erregimen irekia atzera bota zuen gero espetxe-zaintzako epaileak. Orduan, Generalitateko Barne Sailak lanera joateko espetxetik ateratzeko baimena eman zion. Oriol Pujolen defentsak, bere aldetik, helegitea aurkeztu zuen eta orain Generalitateak martxoan aitortutako erregimen irekia babesteko erabakia hartu du Bartzelonako Auzitegiak.

Iragan martxoan erregimen irekia aitortu zion Generalitateak Oriol Pujoli, IAT kasuan komisioak kobratzeagatik ezarritako bi urte eta erdiko kartzela zigorra betetzera espetxean sartu eta bi hilabetera. Fiskaltzak helegite jarri zuen eta espetxe-zaintzako epaileak erabakia atzera bota zuen.

Gerora, maiatzean, Justizia Sailak astean zehar lanera joateko eta gizarte laneko boluntario jarduerako egiteko kartzelatik irtetea baimendu zion.

Praktikan, baimen hori hirugarren graduaren oso antzekoa da. Erregimen irekian, orain astelehenetik ostiralera soilik egin beharko du lo espetxean eta ez asteburuetan orain arte bezala.

Bartzelonako Auzitegiaren autoan epaileak azpimarratzen duenez, zazpi urte igaro dira Oriol Pujolek delituak egin zituenetik, 76.000 euroko isuna ordaindu du eta kartzelan influentzia trafikoa edo eroskeria delituak prebenitzeko tratamenduan parte hartu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken ordukoa Politika Ustelkeria politikoa gaur Ustelkeria politikoa Eguneko albisteak Albisteak Espetxe politika