Politika -

Podemos

Echeniquek Antolakuntza idazkaria izateari utziko dio, PSOErekin negoziatzeko

Gobernu Itunen Jarraipen Batzordea zuzenduko du Echeniquek. Alderdiak ziurtatu duenez, gobernuen osaketa eta Antolakuntza Idazkaritza ez dira bateragarriak.

Pablo Echenique Podemoseko hirugarren ekitaldi batean. Artxiboko argazkia: EFE
Pablo Echenique Podemoseko hirugarren ekitaldi batean.
Pablo Echenique Podemoseko hirugarren ekitaldi batean. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Echeniquek Podemoseko Antolakuntza Idazkaritza utziko du ostegunean, PSOErekin balizko itunak negoziatzeko ardura hartzeko, alderdi moreko iturriek jakitera eman dutenez.

Konkretuki, Gobernu Itunen Jarraipen Batzordea zuzenduko du Echeniquek, negoziazioak maila guztietan, alegia. Podemosek ziurtatu duenez, gobernuen osaketa eta Antolakuntza Idazkaritza ez dira bateragarriak.

Mugimenduarekin, Pablo Iglesiasen alderdiak Echenique bere kargutik kendu eta Gobernu eta Erakunde Ekintzan lan egiten jarriko du, "datozen aste eta hilabeteetako zeregin nagusia" izango delako.

Batzordea ostegunean sortuko du alderdiko Zuzendaritzak. Horrela, Echeniquek erantzukizun berriak larunbatean estreinatuko ditu, Estatuko Hiritarren Kontseiluan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSOE Espainia Pablo Iglesias Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak