Politika -
INBESTIDURA
Felipe VI.ak deitutako bilera errondara joateko baimena ukatu dio Gorenak Sanchezi
Preso dagoen diputatu katalanaren ordez, Laura Borras kontseilari ohi eta diputatua bidaliko du JxCatek.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Espetxetik irteteko eta Felipe VI.ak inbestidurara begira deitutako bilera errondara joateko baimena ukatu dio Auzitegi Gorenak Jordi Sanchez preso dagoen diputatu katalanari. Haren ordez, Laura Borras Kultura kontseilari ohi eta diputatua joango da JxCaten izenean.
Gorenaren esanetan, kasu honetan ez dira betetzen Sanchez Soto del Realeko kartzelatik irtetea ahalbidetuko luketen "arrazoi garrantzitsuak eta egiaztatuak".
Baimena ukatzeak Sanchezen parte hartzeko eskubideari eragin diezaiokeela eta, horren hautagaitzako beste edozein kidek ordezka dezakeela ebatzi du Gorenak.
JxCatek Laura Borras Generalitateko Kultura kontseilari ohi eta apirilaren 28ko hauteskundeetan Diputatuen Kongresurako zerrendan bigarrena izan zena bidaliko du haren ordez. "Ni neu joango naiz erregearengana, eta erreinu polit honetan preso politikoak daudela gogoraraziko diot", adierazi zuen Borrasek atzo Kataluniako Parlamentuan egindako adierazpenetan.