Politika -
Hauteskundeen ostean
PPk EAErako 'berezko nortasuna' adosteko bilera egingo du irailean
Bilera Donostian egingo dute irailaren 13 eta 14an. PPk "argi eta garbi" zehaztu nahi du bere jokabide politikoa eta EAErako proiektua.
Agentziak | Erredakzioa
Alfonso Alonso EAEko PPko presidenteak jakitera eman duenez, irailean bilera egingo dute alderdiaren mezua "gaurkotzeko" eta EAEn popularrek izan behar duten "berezko nortasuna" zehazteko eta nazionalismoei "indarrez" aurre egiteko.
Bilera Donostian egingo dute irailaren 13 eta 14an; bertan, PPk "argi eta garbi" zehaztu nahi du bere jokabide politikoa eta EAErako proiektua, herritarrek "erabilgarritzat eta beharrezkotzat" jo dezaten alderdia.
"Zentro eskuindar konstituzionaleko erreferente bakarra gara EAEn", azpimarratu du Alonsok.
PPk Ciudadanos eta Vox alderdiekin abiatuko dituen elkarrizketen harira galdetuta, Alonsok esan du "ez dela gauza bera Ebro hegoaldean edo Ebro iparraldean egingo diren elkarrizketak, iparraldean Vox ez dagoelako, eta ez zaiolako espero".