Politika -

katalunia

Torrak adierazpen askatasun eta Hauteskunde Batzordearen zehaztasun faltari eutsi dio

Kataluniako presidenteak Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusian deklaratu du desobedientzia delitua leporatuta, xingola horien aferagatik Fiskaltzak aurkeztutako kereila dela eta.

Xingola horiak, Generalitatearen Jauregian. Arxiboko irudia: EFE
Xingola horiak, Generalitatearen Jauregian
Xingola horiak, Generalitatearen Jauregian. Arxiboko irudia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Quim Torra Generalitateko presidenteak adierazpen askatasunari eutsi dio hauteskunde kanpainan xingola horien kontura ikerketa zabaldu duen Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiko epailearen aurrean, eta esan du Hauteskunde Batzordearen jakinarazpenean ez zuela agindu zehatzik jaso.

Epaitegietako iturrien esanetan, Torrak 40 bat minutu eman ditu deklaratzen Carlos Ramos epailearen aurrean, desobedientzia delitua egotzita, preso politikoen aldeko xingola horien aferagatik Fiskaltzak aurkeztutako kereila dela eta.

Kataluniako presoidenteak uko egin dio Voxen galderei erantzuteari "duintasun demokratikoa" argudiatuta. Bai, ordea, Francisco Bañeres Kataluniako fiskal nagusiak egindako itaunketari. Torrak adierazi du Hauteskunde Batzordeak ez zuela eskumenik xingola horiak kentzera behartzeko, eta, gainera, ez zuela agindu zehatzik eman.

Torra, auzitegian sartu baino lehen:

Torra iritsi da Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusira lazo horiengatik deklaratzeko
Torra iritsi da Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusira lazo horiengatik deklaratzeko
Torra iritsi da Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusira lazo horiengatik deklaratzeko

0:45
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Eguneko albisteak Albisteak Pere Aragonès Kataluniako Generalitatea