Politika -
Espainia
PSOE eta Podemos, Diputatuen Kongresuko Mahaia osatzeko akordioa ixteko zorian
PSOEk hiru eserleku izango lituzke, horien artean Presidentetza, PPk, Ciudadanosek eta Podemosek bakoitzak bi. Aste bukaeran akordioaren berri ematea litekeena da.
Agentziak | Erredakzioa
Maiatzaren 21ean Diputatuen Kongresuko Mahaia osatzeko akordioa ixten ari dira PSOE eta Podemos. PSOEk hiru eserleku izango lituzke, horien artean Presidentetza, PPk, Ciudadanosek eta Podemosek bakoitzak bi, negoziazioaren berri duten iturri parlamentarioek jakinarazi dutenez.
PSOEren eta Podemosen arteko akordioak alderdi independentistak eta nazionalistak kanpoan utziko lituzke. Akordioa ia itxita dago, eta aste bukaeran haren berri ematea litekeena da, iturrien arabera.
Orain arte taldeek izandako elkarrizketak kontuan hartuta, PPk eta Ciudadanosek bakoitzak bi ordezkari izango dituzte Mahaian. Printzipioz, Vox at geratuko litzateke.
Mahaiak bederatzi kide ditu: Presidentetza, lau presidenteorde eta lau idazkari. Akordioaren arabera, Kongresuko presidentea sozialista litzateke.
Mahaiak "gehiengo progresista" izan behar zuela adierazi zuten Pedro Sanchez Espainiako jarduneko gobernuburuak eta Pablo Iglesias Podemoseko buruzagiak iragan asteartean, ezkerreko agenda legegile bat aurrera eraman ahal izateko.