Politika -

'Proces' auziaren epaiketa

Testigantza faltsua ematea egotzi dio fiskalak Generalitateko Hedapen buruari

Jaime Moreno fiskalak eskaera egin dio epaimahaiari, Jaume Mestre lekukoak testigantza faltsu delitua egin ote duen ikertu dezan.

Jaume Mestre Generaliteteko Erakunde hedapenerako arduraduna izandakoa, epaiketan
Jaume Mestre Generaliteteko Erakunde hedapenerako arduraduna izandakoa, epaiketan
Jaume Mestre Generaliteteko Erakunde hedapenerako arduraduna izandakoa, epaiketan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorenean Kataluniako buruzagi independentisten aurka egiten ari diren epaiketaren gaurko saioan, urriaren 1eko erreferendumeko publizitate kanpaina da hizpide nagusi. Jaume Mestre Generalitateko Erakunde Hedapenerako buru ohia izan da gaur deklaratzen lehena. Jaime Moreno fiskalari ez zaio gustatu haren deklarazioa eta eskaera egin dio Manuel Marchena epaimahaiko presidenteari, aztertu dezala ea Jaume Mestrek testingatza faltsua eman ote duen eta deliturik egin ote duen.

2017ko urriaren 1eko erreferendumaren aurreko kanpainaz galdetuta, ez dakiela ezer erantzun dio lekukoak fiskalari. Instrukzio garaian beste lekuko batzuek bera seinalatu zuten eta Ministerio Publikoak bi faktura erakutsi dizkio.

Itaunketaren erdian, Manuel Marchena epaimahaiko presidenteak galdeketa eten du Mestre ohartarazteko. Zehazki, Zigor Kodeak lekukotza faltsua ematea ez ezik, "egia zehaztasun faltekin aldatzea" edo "gertaerak isilaraztea" zigortzen duela gogoratu dio.

Epaimahaiak ez du oraindik bere lekukotza baloratu, baina fiskalaren galdera batzuk saihestu nahian ari zela aurpegiratu dio Marchenak Mestreri. Hori dela eta, testiguek prozedura judizial batean egia esateko duten obligazioa gogorarazi dio.

Fiskalak galderak egiten jarraitu du. Mestrek "ez dakit" edo "ez naiz gogoratzen" moduko erantzunak behin eta berriro errepikatzen zituela ikusita, baina, Jaime Moreno fiskalak uko egin dio galderak egiten jarraitzeari. Ez hori bakarrik, eskera egin dio epaimahaiari testigantza faltsu delitua egin ote duen ikertu dezan.

Marchenak erantzun dio esanez epaia idazten duenean hartuko duela erabakia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken ordukoa Politika albisteak Kataluniako erreferenduma gaur Auzitegi Gorena albisteak Epaiketak albisteak Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako prozesua zuzenean