Politika -

PILOTA

Urtebeteko zigorra Bilbaori, Munduko Txapelketan ikurriña ateratzeagatik

ETBk egindako elkarrizketan, Bilbao lasai agertu da eta egindakoaz damurik ez duela nabarmendu du. Elkartasun oldea ari da jasotzen.

Bixintxo Bilbao.
Bixintxo Bilbao.
Bixintxok zigorra kenduko dioten esperantza du

1:31

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bixintxo Bilbao pilotari ziburutarrari urtebeteko zigorra jarri dio Nazioarteko Pilota Federazioko Diziplina Batzordeak, iazko urrian, Bartzelonako Vall d'Hebronen jokatutako binakako Trinketeko Munduko Txapelketako finalean ikurriña ateratzeagatik. Frantziako selekzioarekin hartu zuen parte Bilbaok, eta irabazi egin zuten. Sari-banaketan, podiumean zeudela, astindu zuen ikurriña.

Baimenduta ez dagoen bandera bat erakustea "arau-hauste larria" dela esan du Disziplina Batzordeak, eta hori dela eta, urtebetetez ezingo du jokatu pilotariak Nazioarteko Pilota Federazioak antolatutako txapelketetan.

ETBk egindako elkarrizketan, Bilbao "lasai" agertu da eta egindakoaz "damurik ez" duela nabarmendu du. "Harro izan behar dugu nondik heldu garen, eta gure koloreak erakustea poz bat da. Nik berriz egiteko baldin bazen, berriz egingo nuke", ziurtatu du.

Helegitea jarriko duela ere aurreratu du pilotariak, eta zigorra kenduko dioten itxaropena agertu du.

Elkartasun oldea

Albisteak hautsak harrotu ditu, eta elkartasun oldea jaso du Bilbaok azken egunotan. "Harrituta" dagoela aitortu du pilotariak: "Mezu asko jasotzen ari naiz, txapela irabazi nuenean baino gehiago. Euskaldun jende aunitz, Hegoaldeko pilotari asko, eta Iparraldekoak ere. Sustengua ukan dut eta ukaiten ari naiz. Horrek plazer egiten du", gaineratu du.

Franck Dolosor ETBko kazetariak sare-sozialen bidez gertatu dena salatzeaz gain, azalpen historiko bat ekarri du gogora: Bixintxoren aitonak Gernika Batailoian nazien aurka borrokatu zuen Frantzia askatzeko, ikurriña paparrean zuela:

Politika mundutik ere etorri zaizkio mezuak:

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kirolak Pilota Politika Iparraldea berriak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa