Politika -

Esquadra Mossoak

Trapero matxinadagatik epaitzeko eskumena duela berretsi du Audientzia Nazionalak

Auzitegi Nazionalaren arabera, matxinada kasuak epaitzeko ahalmena "ez dago talde armatuen edo terroristen delituetara soilik mugatua".

Josep Lluís Trapero. Argazkia: EFE
Josep Lluís Trapero
Josep Lluís Trapero. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionaleko Lehen Sekzioak berretsi du Josep Lluis Trapero Esquadra Mossoetako burua eta Pere Soler eta Cesar Puig buruzagi politikoak matxinadagatik epaitzeko eskumena duela. Bestalde, sedizioagatik epaituko du Teresa Laplana intendentea.

Horretarako, besteak beste, Auzitegi Gorenak Kataluniako prozesu independentista epaitzeko duen prozeduran oinarritu da, matxinada kasuak epaitzeko ahalmena duela berresteko. Izan ere, Auzitegi Nazionalak argitu du "talde armatuek edo terroristek egindako delituetatik harago joateko eskumena" daukala.

Horixe da, hain zuzen, Lehen Aretoak arrazoitutakoa, auzia Kataluniara bideratzeko Puigeren abokatuak egindako eskaeraren erantzunez. Gauza bera eskatu zuen, geroago, Solerren defentsak ere, matxinada eta sedizio auziak epaitzea Auzitegi Nazionalari ez dagozkiola argudiatuta, "ez direlako gobernu ereduaren aurkako delituak".

Fiskaltzak, bestalde, lau auzipetuei egozten dizkieten delituak gobernu ereduaren kontrakoak direla alegatu zuen, 2017ko urriaren 1eko gertakariak "errepublika independente baten aldeko ekintzak zirelako, alegia, Estatuaren lurralde antolakuntza aldatu nahi zutelako".

Gainera, areto horrek 2018ko uztailean Gorenak emandako epaia ekarri du gogora: prozesu independentistarekin lotuta, matxinadagatik atxilotutako diputatuen kargugabetzea baieztatzen zuen horrek. Ebazpen horren arabera, "384. artikuluan zehaztutako eskubideak ez dira talde armatuek egindako delituetara soilik mugatzen".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Katalunia Politika Bartzelona Kataluniako erreferenduma Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako prozesua zuzenean