Politika -

A28 hauteskundeak

Torra: 'Espainiak ezin du Kataluniaren aurka gobernatu'

"Irribarre egiten dugu berriz. Atzoko manifestazioaren ostean 'endarrere' (atzera) hitza ezabatzea erabaki dut. Jada ezin dugu atzera egin, ezaba dezagun hitz hori hiztegitik", aholkatu du.

Quim Torra Generalitateko presidentea. Argazkia: Efe
Quim Torra Generalitateko presidentea. Argazkia: Efe
Quim Torra Generalitateko presidentea. Argazkia: Efe

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Quim Torra Generalitateko presidenteak "kataluniarren ahotsa entzuteko" eskatu die alderdi politiko espainiarrei eta, zentzu horretan, ohartarazi du Espainiak ezin duela "Kataluniaren aurka gobernatu".

Torrak abisu hori egin du Sabadellen, Colla de Sabadellen mendeurrena ospatzeko ekitaldian. Joan Oliver, Francesc Trabal eta Armand Obiols intelektualak buru zituen mugimendua zen Colla de Sabadell, intelektual independentistena.

Quim Torrak gogorarazi du Colla de Sabadellek "herri librea" izateko eta Kataluniaren autodeterminazio eskubidea lortzeko lan egin zuela, eta ehun urte geroago egoera berean daudela.

"Berriro aldarrikatuko dut ezin dela Kataluniaren aurka gobernatu. Espainiak ezin du Kataluniaren aurka gobernatu. Kataluniarren ahotsa entzun behar dute", azpimarratu du.

'Proces'aren aurkako epaiketaren kontra atzo egindako manifestazioaren harira, Torrak esan du ez zuela "milioi erdi" kataluniar kalera ateratzeko bakarrik balio izan, baizik eta "kataluniarren jarrera aldatzeko".

"Irribarre egiten dugu berriz. Atzoko manifestazioaren ostean 'endarrere' (atzera) hitza ezabatzea erabaki dut. Jada ezin dugu atzera egin, ezaba dezagun hitz hori hiztegitik", aholkatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken ordukoa Politika Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Pere Aragonès argazkiak Kataluniako Generalitatearen albisteak