Politika -

A28 hauteskundeak

Euskal alderdien adierazpenak hauteskunde aurrerapenaren harira

EAJ "pozik" eta "prest" agertu da, eta iragarri du egungo diputatuak izango direla zerrendaburu Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. EH Bilduk Sanchezi eskatu dio ez egozteko beste batzuei "bere ardura".

Marian Beitialarrangoiia EH Bilduren bozeramailea Kongresuan. Argazkia: Efe
Marian Beitialarrangoiia EH Bilduren bozeramailea Kongresuan. Argazkia: Efe
Marian Beitialarrangoiia EH Bilduren bozeramailea Kongresuan. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJ "pozik" eta "prest" agertu da apirilaren 28ko hauteskunde orokorrei begira, eta hurrengo legegintzaldian "protagonista" izateko asmoa erakutsi du.

Aitor Esteban EAJren Kongresuko bozeramaileak gogorarazi du bera eta gainerako lau diputatuak izango direla zerrendaburu EAEko hiru lurraldeetan.

Estebanen ustez, hurrengo legegintzaldian "politika asko" egin beharko da, eta "egoera horretan EAJ protagonista izango da".

Esteban: 'Seguru gaude euskal gizarteak egin dugun lana baloratuko duela'
Esteban: 'Seguru gaude euskal gizarteak egin dugun lana baloratuko duela'
Esteban: 'Seguru gaude euskal gizarteak egin dugun lana baloratuko duela'

1:31

Bestalde, Marian Beitialarrangoitia EH Bilduren Kongresuko bozeramaileak azpimarratu du Pedro Sanchez ez zegoela hauteskundeak aurreratzera "behartuta", eta "ziurrenik hauteskunde kalkuluengatik" jokatu duela horrela.

Koalizioak zabaldutako bideoan azaldu duenez, "nekez" lepora diezaieke aurrerapenaren ardura "beste batzuei, eta are gutxiago independentista kataluniarrei".

"Baina baliteke hori beste pauso bat izatea marraztu nahi duen kontaketaren ibilbidean; izan ere, aurrekontuak babesik gabe aurkeztu zituen, kontrakoa esan arren, eta ez du ezer egin babesak lortzeko", berretsi du.

Beitialarrangoitia: 'Sanchez ez zegoen behartuta hauteskundeak deitzea'
Beitialarrangoitia: 'Sanchez ez zegoen behartuta hauteskundeak deitzea'
Beitialarrangoitia: 'Sanchez ez zegoen behartuta hauteskundeak deitzea'

1:45

Alfonso Alonso PPren EAEko buruzagiaren ustez, Pedro Sanchez "EAJk jarri zuen presidente. Urkulluren burutazioa izan zen, erabat okerra zen apustu estrategikoa", eta bere esanetan, Espainiari eta EAEri kalte egin die.

Alonsoren arabera, EAJk eta lehendakariak "akats handia" egin zuten "Espainian eta Euskadin ezegonkortasun aroa" irekita.

Horren harira, gogorarazi du Eusko Jaurlaritzak "Eusko Legebiltzarrean zuen gehiengoa galdu" egin duela, "PPk egonkortasuna ematen ziolako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Espainiako hauteskunde orokorrak EH Bildu Nafarroa Gaurko azken ordukoa Hauteskundeak