Politika -
A28 HAUTESKUNDEAK
Casado: 'Sanchezen Gobernuak amore ematea lortu du PPk'
Popularrak "pozik" daude Espainiako hauteskunde orokorretarako Sanchezek ezarritako datarekin. "Torrarekin negoziatzen harrapatu dugulako deitu ditu hauteskundeak", esan du Casadok.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Pedro Sanchez Espainiako presidenteak egindako iragarpenaren harira, Pablo Casadok ziurtatu du PP pozik dagoela hauteskunde orokorrak apirilaren 28ra aurreratzeko erabakiarekin. Casadoren hitzetan, Sanchezek "amore ematea" lortu dute popularrek. "Azkenik, lortu dugu hautetsontziak irekitzea", adierazi du.
"Torrarekin negoziatzen duen eredu baten edo Katalunian 155. artikuluaren ezartzen lehena den alderdi baten artean aukeratu beharko dute espainiarrek", esan du Casadok. "Hauteskundeak deitu ditu Torrarekin hizketan harrapatu dugulako", nabarmendu du. Are, gogora ekarri du Gobernuko presidenteak ez duela baztertu "independentistekin negoziatzea".
Modu horretan mintzatu da PPko burua, Sanchezen agerraldiaren ondotik emandako prentsaurrekoan. Bertan azpimarratu du Moncloa Jauregian egon den zortzi hilabeteetan Sanchez ez dela, oposizioa bezala, Estatuarekin "zintzoa" izan.