Politika -

Estatuko Aurrekontuak

PDeCATek osoko zuzenketa aurkeztuko die Pedro Sanchezen Aurrekontuei

ERCk astelehenean aurkeztu zuen osoko zuzenketa. Talde independentisten ustez, Espainiako Gobernuak ez du borondaterik Kataluniako gatazkari irtenbide politikoa emateko.

Kataluniako Gobernuak, PDeCATek eta JxCATek Parlamentuan egindako bilera. Argazkia: EFE
Kataluniako Gobernuak, PDeCATek eta JxCATek Parlamentuan egindako bilera.
Kataluniako Gobernuak, PDeCATek eta JxCATek Parlamentuan egindako bilera. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PDeCATek iragarri du Estatuko Aurrekontu Orokorren aurkako osoko zuzenketa aurkeztuko duela ostiral honetan, Generalitatearekin abiarazitako elkarrizketaren baitan Espainiako Gobernua nahikoa egiten ari ez dela iritzita.

Arratsalde honetan bildu dira Kataluniako Parlamentuan Quim Torra Generalitateko presidentea, JxCATeko diputatuak eta PDeCATek Kongresuan eta Senatuan dituen ordezkariak. Carles Puigdemont JxCATeko buruzagiak bideokonferentzia bidez hartu du parte batzarrean.

Carles Campuzanok azaldu duenez, Elsa Artadi kontseilariak Carmen Calvo Espainiako Gobernuko presidenteordearekin azkenaldian izandako elkarrizketen berri eman du bileran, eta Espainiako Gobernuak egindako eskaintza espero zutenetik "oso urrun" dagoela ondorioztatu dute.

Hori dela eta, Pedro Sanchezen Aurrekontuen aurka osoko zuzenketa aurkeztea erabaki dute. Alabaina, ostiral eguerdira arte (zuzenketak aurkezteko epea ostiralean amaituko da, 12:00etan) edo datorren asteazkenean Aurrekontuei buruzko eztabaida egin arte, "eskua luzatuta" izango dutela esan du Campuzanok, "elkarrizketarako guneak eraikitzeko".

Oraingoz, ERCk eta PPk aurkeztu dituzte osoko zuzenketak. ERCk astelehenean egin zuen, eta PPk ostegun honetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Katalunia Politika Espainiako Gobernua Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak Aurrekontu Orokorrak