Politika -

KATALUNIA

Jordi Sanchez hautatu dute Cridako presidente, mugimenduaren eratze kongresuan

Antoni Morral izango da Kataluniako mugimendu independentista honen idazkari nagusia. Sanchez bera, Carles Puigdemont eta Quim Torra daude bultzatzaileen artean.

Elsa Artadi eta Antoni Morral. Argazkia: EFE
Elsa Artadi eta Antoni Morral.
Elsa Artadi eta Antoni Morral. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jordi Sanchez ANCren buruzagi ohia -U-1eko epaiketa dela eta, espetxeratuta dutena- aukeratu dute larunbat honetan Crida Nacional per la Republica mugimendu berriko presidente. Antoni Morral izango da Kataluniako mugimendu independentista honen idazkari nagusia. Sanchez bera, Carles Puigdemont eta Quim Torra daude bultzatzaileen artean.

Sanchez-Morral bikoteak 2.417 kongresistaren babesa lortu du, eta kandidatura alternatiboak 115 boto eskuratu ditu.

Hauek izango dira zuzendaritzako 19 kideak: Laura Borras eta Elsa Artadi kontseilariak (boto gehien lortu dutenak), Gemma Geis, Pilar Calvo, Marina Geli, Pep Andreu, Ferran Mascarell, Albert Batet, Damia Calvet, Maria do Carmo Marques-Pinto, Miquel Angel Escobar, Jordi Pairo, Irene Negre, Rosario Palomino, Assumpcio Castellvi, Angels Cabases, Montse Morante, Josep Ferrer eta Gerard Sesé. Rosario Palomino eta Gerard Sese kazetariak zerrenda alternatibokoak.

Puigdemont eta Torraren hitzaldiak

Carles Puigdemontek hitzaldia egin du zuzenean Waterlootik (Belgika) bideokonferentzia bidez, kongresua ixteko. "Puigdemont, gure presidentea" oihu artean hartu dute eta "batasuna" leloa ere askotan errepikatu dute, kartelak altxatuz, ERC eta CUPi erreferentzia eginez.

Puigdemontek esan du mugimendu independentista berria subiranotasunaren arteko batasuna bultzatzeko asmoz jaio dela, batasunik gabe "urrundu egingo baita garaipena". Cridaren helburu politikoa "nazioartean onartuko duten errepublika bat izan arteko egunak kontatzea" dela ere esan du: "demokrazia erreal, oso eta indartsu batean biziko garen eguna, askatasuna eta errespetua nagusituko diren eguna.

Quim Torra Generalitateko presidenteak bere Gobernuaren eta JxCaten papera defendatu du, ANCtik jaso dituen kritiken ostean eta "mobilizaziora" deitu du. "Batasunaren, askatasunaren eta errepublikaren urtea" izango dela esan du eta horretarako, "azken muturrera arte mobilizatzen jarraitzeko" eskatu die katalanei, " modu demokratikoan eta baketsuan beti".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Kataluniako erreferenduma Eguneko albisteak Albisteak Pere Aragonès Carles Puigdemont